Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

3. atalaren sarrera

3. atalaren sarrera

Uholdea gertatu eta hurrengo urteetan Jehoba zerbitzatu zuten lagun gutxi batzuk aipatzen ditu Bibliak. Hauetako bat Abraham izan zen, Jehobaren laguna deitua. Zergatik deitu ote zitzaion horrela? Seme-alabak badituzu, lagundu hauei Jehoba beraietaz arduratzen dela eta lagundu egin nahi dituela ikusten. Jehobari laguntza eskatu diezaiokegu, dudarik gabe, Abraham, Lot, Jakob eta beste gizon leial batzuek egin zuten bezala. Ziur egon gaitezke Jehobak egiten dituen promesa guztiak beteko dituela.

ATAL HONETAN

7. PASARTEA

Babelgo dorrea

Jendeak hiria eta zeruraino iritsiko zen dorrea eraikitzea erabaki zuen. Zergatik eragin zien Jainkoak bat-batean hizkuntza desberdinetan hitz egitea?

8. PASARTEA

Abraham eta Sarak Jainkoaren esana egin zuten

Zergatik aldatu zuten Abraham eta Sarak hirian zuten bizitza Kanaango lurraldean nomada izatearekin?

9. PASARTEA

Seme bat azkenik!

Nola beteko zuen Jainkoak Abrahami promestutakoa? Isaak ala Ismaelen bitartez beteko zen promesa hori?

10. PASARTEA

Oroitu Loten emazteaz

Jainkoak sufre eta suzko euria bota zuen Sodoma eta Gomorra hirien gainera. Zergatik suntsitu zituen hiri hauek? Zergatik oroitu behar dugu Loten emazteaz?

11. PASARTEA

Fede proba

Jainkoak Abrahami esan zion: «Hartzazu, zure seme bakarra eta eskaini ezazu erre-oparitzat mendian». Abraham eta Isaakentzat fede proba izango zen. Nola egingo zion aurre Abrahamek fede proba honi?

12. PASARTEA

Jakobek oinordetza jaso zuen

Isaak eta Rebekak bikiak izan zituzten. Esau lehenik jaio zenez, oinordetza izango zuen. Hala ere, platerkada dilista bakar baten trukean eman zuen.

13. PASARTEA

Jakob eta Esauk bakeak egin zituzten

Nola jaso zuen bedeinkapena Jakobek aingeru baten eskutik? Nola egin zituen bakeak Esaurekin?