Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

6. atalaren sarrera

6. atalaren sarrera

Israeldarrak, azkenik, promestutako lurraldera heldu zirenean, tabernakulua benetako gurtzaren gune nagusi bihurtu zen. Apaizek legea irakatsi eta epaileek nazioa gidatzen zuten. Gure erabaki eta ekintzek besteengan izan dezaketen eragin handia argi ikusten da atal honetan. Israeldar bakoitza leiala izan behar zitzaien Jehoba eta lagun hurkoari. Azpimarratu Debora, Noemi, Josue, Ana, Jefteren alaba eta Samuelek ingurukoengan izan zuten eragina. Azaldu, gainera, israeldarrak ez ziren pertsonak ere Israelen alde ipini zirela, Rahab, Rut, Jael eta gabaondarrak, esaterako. Erabaki hau Jainkoa israeldarrekin zegoela bazekitelako hartu zuten.

ATAL HONETAN

29. PASARTEA

Jehobak Josue aukeratu zuen

Jehobak gu ere lagun gaitzaketen argibideak eman zizkion Josueri.

30. PASARTEA

Rahabek espioiak ezkutatu zituen

Jerikoko harresia behera etorri zen bitartean, harresian bertan zegoen Rahaben etxea zutik gelditu zen.

31. PASARTEA

Josue eta gabaondarrak

Josuek Jainkoari otoitzean eskatu zion: «Eguzki, egon geldi!». Erantzun ote zion Jainkoak?

32. PASARTEA

Buruzagi berria eta bi emakume ausart

Josue hil ondoren, israeldarrak irudiak gurtzen hasi ziren. Bizitza gogorra izan arren, laguntza izan zuten Barak epailea, Debora profetesa eta Jaelen bidez.

33. PASARTEA

Rut eta Noemi

Bi emakume alargun Israelera itzuli ziren. Emakumeetariko bat, Rut, soroetan lanean ibili zen. Boozek han ezagutu zuen.

34. PASARTEA

Gedeonek madiandarrak garaitu zituen

Madiandarrek israeldarrei bizitza zaildu ondoren, herriak Jehobari laguntzeko erregutu zion. Nola garaitu zituen Gedeonen gudaroste txikiak 135.000 soldadu?

35. PASARTEA

Anak semea eskatu zion Jehobari

Elkanak Ana, Penina eta seme-alabak Xiloko tabernakulura eramaten zituen Jehoba gurtzera. Bertan, Anak semea eskatu zion Jehobari. Urtebetera, Samuel jaio zen!

36. PASARTEA

Jefteren promesa

Zer promestu zuen Jeftek? Zer egin zuen Jefteren alabak aitaren promesa jakitean?

37. PASARTEA

Jehobak Samuelekin hitz egin zuen

Elik tabernakuluan zerbitzatzen zuten bi seme zituen. Baina ez ziren Jehobaren esanekoak. Samuel desberdina zen. Gau batean, Jehobak berarekin hitz egin zuen.

38. PASARTEA

Jehobak indartsu egin zuen Samson

Jainkoak Samson filistearren aurka borrokatzeko indartu zuen. Baina Samsonek erabaki okerra hartu zuenean, filistearrek harrapatu egin zuten.