Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

7. atalaren sarrera

7. atalaren sarrera

Atal honetan Saul eta Dabiden bizitzako gertaera batzuk azaltzen dira, 80 bat urteko tartean gertatuak. Saul apala zen eta Jainkoa errespetatzen zuen, baina laster aldatu eta Jehobaren gida jarraitzea ukatu zuen. Jehobak baztertu egin zuen eta Dabid gantzutzeko esan zion Samueli Israelgo errege izateko. Saul, jeloskor, Dabid hiltzen saiatu zen, baina honek ez zuen mendekurik hartu. Saulen semeak, Jonatanek, Jehobak Dabid aukeratu zuela bazekienez, leial izan zitzaion. Dabidek ez zuen inoiz Jehobaren diziplina ukatu bekatu larriak egin arren. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu Jehobaren eta bere erakundearen esaneko izatearen garrantzia ikusten.

ATAL HONETAN

39. PASARTEA

Israelgo lehen erregea

Jainkoak epaileak jarri zituen israeldarrak gidatzeko, baina erregea nahi zuten. Samuelek Saul gantzutu arren, Jehobak baztertu egin zuen. Zergatik?

40. PASARTEA

Dabid eta Goliat

Jehobak Dabid aukeratzen du Israelgo hurrengo erregea izateko. Aukera ona zergatik izan den erakusten du Dabidek.

41. PASARTEA

Dabid eta Saul

Zergatik gorroto zuen Saulek Dabid? Zer jokaera zuen Dabidek?

42. PASARTEA

Jonatan ausarta eta leiala izan zen

Erregearen semea Dabiden lagun mina bihurtzen da.

43. PASARTEA

Dabid erregearen bekatua

Erabaki txar bakar batek arazo ugari sortzen ditu.