Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

9. atalaren sarrera

9. atalaren sarrera

Atal honek Jehobarengan fede azpimarragarria izan zuten gazte, profeta eta erregeei buruz hitz egiten du. Sirian fede handia zuen israeldar neskatila bat bizi zen. Neskatxa hau ziur egon zen Jehobaren profetak Naaman sendatu zezakeela. Eliseo profetak Jehobak etsaiengandik babestuko zuenaren konfiantza osoa izan zuen. Joiada apaiz nagusiak bere bizia arriskuan ipini zuen Joax Ataliarengandik babesteko. Ezekias erregeak Jehobak Jerusalem salbatuko zuela sinetsi zuen eta ez zuen amore eman asiriarren mehatxuen aurrean. Josias erregeak idolatria errotik kendu zuen. Gainera, tenplua berreraiki eta nazioa benetako gurtzara bueltarazi zuen.

ATAL HONETAN

51. PASARTEA

Gudaria eta neskatila

Israeldar neskatila batek bere nagusiari Jehobaren botere handiari buruz hitz egiten dio. Emaitza miragarria du ekintza honek.

52. PASARTEA

Jehobaren suzko gudarostea

Nola ikusten du Eliseoren zerbitzariak ugariagoak dituztela beraien aldekoak, besteek euren aldekoak baino?

53. PASARTEA

Joiada ausarta izan zen

Apaiz leial batek erregina gaizto bati aurka egiten dio.

54. PASARTEA

Jehobak pazientzia izan zuen Jonasekin

Nolatan izan zen Jainkoaren profeta bat arrain izugarri batek irentsia? Nola irten zen handik? Zer irakatsi zion Jehobak?

55. PASARTEA

Jehobaren aingeruak Ezekias babestu zuen

Judaren etsaiek Jehobak ez duela bere herria babestuko esaten dute, baina oker daude!

56. PASARTEA

Josiasek Jainkoaren Legea maite zuen

Josias Judako errege bihurtzen da zortzi urterekin eta bere herriari Jehoba gurtzen laguntzen dio.