3. KANTA
Gure indar, itxaropen eta konfiantza
(Esaera Zaharrak 14:26)
-
1. O, Jehoba, zuk emana da
itxaropen ona;
nahi dugu, ederra denez,
egin ezaguna.
Maiz arazoek sortzen dute
beldur eta ikara
‘ta itxaropen bizia
indargabetzen da.
(ERREPIKA)
Zu zara indarra
‘ta esperantza,
kemena eman diguzu.
Ez dugu izurik,
ez ikararik,
ustea zugan baitugu.
-
2. Esker oneko izatea
oroitu nahi dugu;
tinko ‘ta leial irauten
lagundu diguzu.
Segi nahi dugu etsi gabe
zu goraipatu arte;
zutaz hitz egingo dugu,
Jehoba, adorez.
(ERREPIKA)
Zu zara indarra
‘ta esperantza,
kemena eman diguzu.
Ez dugu izurik,
ez ikararik,
ustea zugan baitugu.
(Ikusi Sal 72:13, 14; Es 3:5, 6, 26; Jr 17:7 ere)