4. KANTA
Jehoba, nire artzaina
(23. Salmoa)
-
1. Jehoba nire artzainak
gidatzen nau seguru.
Behar dudana ematen dit,
bizi naiz zoriontsu.
Larre berdera narama
indarrak berritzeko,
‘ta maitasun leialari esker,
nirekin dago beti.
Maitasun leialari esker,
nirekin dago beti.
-
2. Zuzenak zure bideak,
dira hain freskagarri!
Ibar beltz ilunetan ere
zurekin lasai nabil.
Artzain makilaren bidez
bideratuko nauzu,
eta ez nau ezerk beldurtuko;
ondoan zaitut, Aita.
Ez nau ezertxok beldurtuko;
ondoan zaitut, Aita.
-
3. Jehoba, nire artzaina,
zu leial jarraitzean,
indarra eta atsedena
ditut nik barrenean.
Zu zara nire Jainkoa,
zugan dut konfiantza.
Ni zure ardia izango naiz
orain ‘ta betirako.
Zure ardia izango naiz
orain ‘ta betirako.
(Ikusi Sal. 28:9; 80:2 [80:1, NWT] ere)