Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

8. KANTA

Jehoba da gure babeslekua

Jehoba da gure babeslekua

(91. Salmoa)

  1. 1. Gure babeslekua

    Aita Jehoba da.

    Berarengan daukagu

    gure konfiantza.

    Babesten du, bai, leiala,

    goxo ematen itzala.

    Leiala ‘ta zuzena,

    bera da gotorlekua.

  2. 2. Asko erori arren

    gure inguruan,

    Jehobak beti ditu

    leialak gogoan.

    Ez gara beldur izango,

    ez gara, ez, eroriko.

    Ondo zainduta gaude

    Jainkoaren hegalpean.

  3. 3. Munduko tranpetatik

    babestuko gaitu.

    Momentu zailenetan

    berak eusten digu.

    Ezerk ez gaitu beldurtzen,

    ez itxaropenik kentzen.

    Jehoba da aterpe

    ez gaitu inoiz utziko.

(Ikusi Sal. 97:10; 121:3, 5; Is. 52:12 ere)