Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

9. KANTA

Jehoba Errege dugu!

Jehoba Errege dugu!

(97. Salmoa 1)

  1. 1. Jehobari egin irrintzi!

    Eman ozen bere famaren berri.

    Justu ‘ta leiala gure Erregea,

    bera dela bakar-bakarra!

    (ERREPIKA)

    Jo dezagun soinu! Poztu lur ‘ta zeru!

    Bai! Jehoba Errege dugu!

    Jo dezagun soinu! Poztu lur ‘ta zeru!

    Bai! Jehoba Errege dugu!

  2. 2. Salbatzailea da Jehoba!

    Nahi dugu zabaldu lau haizetara.

    Berak soilik merezi du gorespena,

    bere aurrean makurtzea.

    (ERREPIKA)

    Jo dezagun soinu! Poztu lur ‘ta zeru!

    Bai! Jehoba Errege dugu!

    Jo dezagun soinu! Poztu lur ‘ta zeru!

    Bai! Jehoba Errege dugu!

  3. 3. Bere Semea du tronuan,

    zeru-goian agintzen dago jada.

    Sasijainkoak

    lotsagorritu eta

    aurrean makurtuko dira.

    (ERREPIKA)

    Jo dezagun soinu! Poztu lur ‘ta zeru!

    Bai! Jehoba Errege dugu!

    Jo dezagun soinu! Poztu lur ‘ta zeru!

    Bai! Jehoba Errege dugu!

(Ikusi 1 Kro. 16:9; Sal. 68:21 [68:20, NWT]; 97:6, 7 ere)