Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

24. KANTA

Zatoz Jehobaren mendira

Zatoz Jehobaren mendira

(Isaias 2:2-4)

  1. 1. Gora begiratu,

    tontor denen gainetik,

    mendi altuena da,

    bai, Jehobarena.

    Herri asko datoz

    hurbil ‘ta urrunetik.

    Zatoz bihotz-bihotzez

    Jainkoa gurtzera!

    Zein garai polita,

    handitu zaigu txiki zena.

    Hori da haztea!

    Hortxe dugu bedeinkapena!

    Mila ‘ta milakak

    egin dute promesa

    beti esaneko

    ‘ta leial izatea.

  2. 2. Jesus obedituz

    hitz egin Erreinuaz,

    denek entzun ditzaten

    argi berri onak.

    Jende apala da

    gaur entzuten duena,

    segiz gogotsu ‘ta

    bihotzez Jaungoikoa.

    Hau poza gurea!

    Bai handia gizataldea!

    Ohore bikaina!

    Zein opari paregabea!

    Ozen esan orain:

    «Zatoz azkar mendira,

    beti bizi zaitezen

    igo zaitez hona».

(Ikusi Sal 43:3; 99:9; Is 60:22; Eg 16:5 ere).