Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

44. KANTA

Apalaren otoitza

Apalaren otoitza

(4. Salmoa 2 [4:1, NWT])

  1. 1. Jehoba otoitz xume hau

    entzudazu arren;

    nire zama astuna

    zaila da eramaten.

    Pentsamendu goibelek

    naute indargabetzen.

    Lurrera erortzen banaiz

    lagundu altxatzen.

    (ERREPIKA)

    Ene Aita, izan zaitez

    zalantzetan lasaibide,

    zaurietan sendabide,

    beharrean adiskide.

  2. 2. Zure Hitza babesa dut

    ahul sentitzean;

    nire bihotzeko gogoetak

    daude bertan.

    Mesedez zuregan dudan

    fedea indartu.

    Lagundu ikusten argi

    zenbat maite nauzun.

    (ERREPIKA)

    Ene Aita, izan zaitez

    zalantzetan lasaibide,

    zaurietan sendabide,

    beharrean adiskide.

(Ikusi Sal 42:5 [42:6, NWT]; 119:28; Erm 8:26; 2 Ko 4:16; 1 Jn 3:20 ere)