57. KANTA
Guztiei predikatu
(1 Timoteori 2:4)
-
1. Bereizketarik ez du egiten
gure Jainkoak, ezta guk ere.
Jende guztia maite duenez,
nahi du denok izatea bere.
(ERREPIKA)
Pertsona, ez lekua;
bihotza, ez itxura;
guztiontzako baita mezua
‘ta «Jehobaren lagun
izan zaitezke, entzun!»
ahots ozenez esan dezagun.
-
2. Nongoa den ez dio axola,
ez da garrantzitsua tankera,
bihotzean dagoena baita
Jaungoikoak aztertzen duena.
(ERREPIKA)
Pertsona, ez lekua;
bihotza, ez itxura;
guztiontzako baita mezua
‘ta «Jehobaren lagun
izan zaitezke, entzun!»
ahots ozenez esan dezagun.
-
3. Mundua eta bere ohiturak
uztea nahi du gure Jainkoak.
Atseginez hartzen ditu berak
apal gerturatzen zaizkionak.
(ERREPIKA)
Pertsona, ez lekua;
bihotza, ez itxura;
guztiontzako baita mezua
‘ta «Jehobaren lagun
izan zaitezke, entzun!»
ahots ozenez esan dezagun.