Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

78. KANTA

Jainkoaren Hitza irakatsi

Jainkoaren Hitza irakatsi

(Eginak 18:11)

  1. 1. Erakusten dugu pozik

    Jainkoak esana,

    maitasunez irakatsiz

    Jesusek bezala.

    Jehobaren adiskide

    izaten lagunduz,

    zenbat bedeinkapen ditugun

    gure Aita poztuz.

  2. 2. Irakasten dugun hori

    egin nahi dugu guk,

    Aitaren argia beti

    zabaldu dezagun.

    Jainkoaren Hitza gogoz

    aztertzen badugu,

    altxor asko konpartitzeko

    izango ditugu.

  3. 3. Jehobak ematen digu

    behar dugun dena,

    besteei irakasteko

    bere Hitz ederra.

    Modu berean nahi dugu

    katea luzatu,

    ikasleak irakasteko

    ederki prestatu.

(Ikusi Sal 119:97; 2 Tm 4:2; Tt 2:7; 1 Jn 5:14 ere)