Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

95. KANTA

Argia zabaltzen ari da

Argia zabaltzen ari da

(Esaera Zaharrak 4:18)

  1. 1. Antzina Jehobak aurresan zuen

    Mesias etorriko zela,

    mundua aieneka dagoela

    ‘ta esperantza hura dela.

    Hemen da Jesus, zeruan errege,

    heldu zaigu askapena.

    Aingeruak ere begira daude,

    hara, ilunaren azkena!

    (ERREPIKA)

    Zintzoen bidea segituz

    argi betean gabiltza.

    Jehoba ari zaigu zaintzen,

    entzun adi bere Hitza.

  2. 2. Jesusek morroia aukeratu du

    zentzuduna eta leiala,

    jana garaian ematen diguna

    asetuz guztion beharrak.

    Eguna zabaltzen doan heinean

    argitzen zaigu egia.

    Jehoba da argi⁠-⁠iturburua,

    eman denok berari aintza!

    (ERREPIKA)

    Zintzoen bidea segituz

    argi betean gabiltza.

    Jehoba ari zaigu zaintzen,

    entzun adi bere Hitza.

(Ikusi Erm 8:22; 1 Ko 2:10; 1 P 1:12 ere)