Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

99. KANTA

Milaka anai⁠-⁠arreba

Milaka anai⁠-⁠arreba

(Apokalipsia 7:9, 10)

  1. 1. Milaka anai⁠-⁠arreba,

    mundu osokoak,

    Jehobaren lekuko

    leial ‘ta zintzoak.

    Anaiarte bikaina,

    hazten ari dena.

    Tinko Jehoba gurtzen dugu,

    hau bai ohorea!

  2. 2. Milaka anai⁠-⁠arreba

    nonahi predikatzen,

    Erreinuaren berri

    munduan ematen.

    Erraza ez den arren,

    laguntza badugu.

    Jesu Kristok zama arinduz

    indartuko gaitu.

  3. 3. Milaka anai⁠-⁠arreba,

    Aitaren aurrean

    gau eta egun gaude

    bere zerbitzuan.

    Berri onak ozenki

    zabaltzen ditugu.

    Bihotzez gure Jaungoikoa

    goraipatzen dugu.

(kusi Is 52:7; Mt 11:29; Ap 7:15 ere)