Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

100. KANTA

Ondo hartu etxera datozkizunak

Ondo hartu etxera datozkizunak

(Eginak 17:7)

  1. 1. Jehoba oso eskuzabala da

    zabalduz denoi bere onginahia.

    Eguzki ‘ta euri,

    opari ugari,

    ematen dizkigu bihotzez.

    Beti eskuzabalak izatean

    imitatzen dugu Aita maitea.

    Gure asmo ona,

    zintzo ‘ta gardena,

    oroituko du gogo onez.

  2. 2. Beharrean daudenei laguntzeak

    lortzen du hauek indarberritzea.

    Nahiz ez ezagutu,

    bihotzez jokatu,

    ondo hartuz datozkizunak.

    Eredu ona izan zen Lidia

    ostatu eskainiz premialdian.

    Jehobak gogotsu

    bedeinkatuko du

    gure eskuzabaltasuna.

(Ikusi Eg 16:14, 15; Erm 12:13; 1 Tm 3:2; Heb 13:2; 1 P 4:9 ere)