114. KANTA
«Izan pazientzia»
(Santiago 5:8)
-
1. Gure aita Jehobak
maite du bere izena.
Garbituko du laster
erakutsiz boterea.
Pazientzia dauka,
mendez mende iraun du;
maitasunez guztiok
salbatu nahi gaitu.
Haserregaitza dela
erakusten du Jainkoak.
Jaso ditzala beti
gure aldetik eskerrak.
-
2. Pazientziarekin
bihotza lasaitzen zaigu.
Besteengan onena
ikusten laguntzen digu,
orekarik ez galtzen
lur jota gaudenean,
haserrea uxatzen
behar dugunean.
Jehobaren indarrak
aurrera bultzatzen gaitu.
Egunero nahi dugu
Jaungoikoa imitatu.
(Ikusi Ir 34:14; Is 40:28; 1 Ko 13:4, 7; 1 Tm 2:4 ere)