120. KANTA
Imitatu Jesusen goxotasuna
-
1. Jesus izan zen gizon handiena
Aitaren asmoan oinarri dena.
Handinahiak ez du inoiz itsutu,
apaltasunak beti du gidatu.
-
2. «Zatoz nigana ‘ta hartu atseden»,
goxotasunez berak esan zuen.
«Zure zamak nik eramango ditut.
Apala zarenez, zainduko zaitut».
-
3. Zoriontsuak bihotz goxokoak,
sarituko ditu gure Jainkoak.
Apalentzat hau da bere promesa:
Betirako bizitzaz gozatzea.