124. KANTA
Beti leial izan
(18. Salmoa 26 [18:25, NWT])
-
1. Beti leial izan nahi dut
‘ta Jehoba maitatu.
Herri bat du, bertan nago,
bere Hitza jarraituz.
Leialarekin leial da,
zintzoarekin zintzo.
Ez dit inoiz huts egiten;
beti eusten nau tinko.
-
2. Beti leial izan nahi dut
nire anai-arrebei.
Bai ekintzez eta hitzez
sutsu lagunduz denei.
Errespetua azalduz
beti bihotz-bihotzez,
herri leial ‘ta batua
osatzen dugu pozez.
-
3. Beti leial izan nahi dut
gidatzen gaituztenei,
segiz beti adi-adi
haien jarraibideei.
Jainkoak leial direnak
bedeinkatuko ditu.
Beraz leial izan beti
‘ta Jehoba goratu.
(Ikusi Sal 149:1; 1 Tm 2:8; Heb 13:17 ere)