Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

128. KANTA

Iraun sendo azkeneraino

Iraun sendo azkeneraino

(Mateo 24:13)

  1. 1. Fede sendoa mantenduz

    iraun dezakegu.

    Promesei tinko helduta

    esperantza daukagu.

    Izan gaitezen leialak

    zailtasunen aurrean,

    ezaugarriak hobetuz

    probaldi guztietan.

  2. 2. Datorrena datorrela,

    beldurrik ez izan.

    Jehobak zainduko gaitu,

    izan beti gogoan.

    Maitasuna bizi-bizi

    gorde bai bihotzean,

    sendo irauten jarraitu

    Jehobaren alboan.

  3. 3. Jarrai dezagun lan ‘ta lan

    azken arte tinko.

    Gure izenak Jainkoak

    ez ditu ahaztuko.

    Pozik irauten badugu

    indartuz esperantza,

    laster gozatuko dugu

    betirako bizitza.

(Ikusi Heb 6:19; St 1:4; 2 P 3:12; Ap 2:4 ere)