Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

3. IKASGAIA

Galderen erabilera egokia

Galderen erabilera egokia

Mateo 16:13-16

HELBURUA: Interesa pizten eta mantentzen duten galderak egin, entzuleekin arrazoitzeko eta ideia garrantzitsuak azpimarratzeko.

NOLA LORTU?

  • Interesa piztu eta mantendu. Galdera erretorikoak egin azaldu nahi duzun ideian pentsarazteko edo erantzunean interesa pizteko.

  • Gaiari buruz arrazoitu. Arrazoiketaren logika jarraitzen lagundu entzuleei. Horretarako, ondorio logikoetara eramango dituzten galderak egin.

  • Ideia garrantzitsuak azpimarratu. Ideia nagusi bat aurkeztu aurretik, jakinmina sortzen duen galdera bat egin. Berrikuspen galderak egin ideia garrantzitsu bat aztertu ondoren edo zure aurkezpena amaitzean.