Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

18IKASGAIA

Informazio lagungarria eman

Informazio lagungarria eman

1 Korintoarrei 9:19-23

HELBURUA: Entzuleak pentsatzera bultzatu, baliagarria den zerbait ikasi dutenaren sentsazioarekin utziz.

NOLA LORTU?

  • Entzuleek dagoeneko dakitena kontuan izan. Dagoeneko entzuna dutena errepikatu ordez, lagundu iezaiezu gaia ikuspegi berri batetik begiratzen.

  • Ikertu eta hausnartu. Ahal denean, hain ezagunak ez diren ideia interesgarriak edo gaur egungo gertaerak adibide gisa eman ideia nagusiak azaltzeko. Baina ziurtatu eman zaizun informazioarekin bat datozela.

  • Zure mezua praktikoa dela erakutsi. Azaldu ezazu Biblian oinarritutako ideia horiek entzuleen eguneroko bizitzan lagungarriak nola izan daitezkeen. Entzuleentzat esanguratsuak diren egoera, jarrera eta ekintza zehatzak aztertu.