Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

07 IKASGAIA

Nolakoa da Jehoba?

Nolakoa da Jehoba?

Jainko Jehobarengan pentsatzean, zer etortzen zaizu burura? Txikia sentitzen al zara berarekin konparatuz? Urrun dagoela pentsatzen al duzu, izarrak eta galaxiak bezala? Edo indar inpertsonal eta boteretsu bat bezala imajinatzen duzu? Adibidez, tximista bat bezala? Baina, nolakoa da Jehoba benetan? Bibliak Jehobaren ezaugarriak azaltzen dizkigu. Gainera, gutaz arduratzen dela azaltzen digu.

1. Zergatik ezin dugu Jainkoa ikusi?

Jainkoa espiritu bat da (Joan 4:24). Jehobak ez dauka gorputz fisikorik. Bera zeruan bizi den espiritua da, eta zerua ikusi ezin dugun leku bat da.

2. Zeintzuk dira Jehobaren ezaugarri batzuk?

Ezin dugu Jehoba ikusi. Baina bera ezagutzera iristen garenean, asko maite dugu. Zergatik? Ezaugarri zoragarriak dituen benetako pertsona delako. Hau dio Bibliak: «Zuzenbidea maite baitu Jaunak eta ez ditu bere fededunak bertan behera uzten» (37. Salmoa 28). Gainera, «bihozbera eta errukiorra» dela esaten digu, batez ere, sufritzen ari diren pertsonekin (Santiago 5:11). «Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak» (34. Salmoa 19 [34:18, NWT]). Eta, ba al zenekien gure ekintzek Jehoba poztu ala tristetu dezaketela? Gauza txarrak egitea erabakitzen dutenek, bera dezepzionatzen eta tristetzen dute (78. Salmoa 40, 41). Bestalde, gauza onak egiten dituztenek poztu egiten dute (Irakurri Esaera Zaharrak 27:11).

3. Nola erakusten du Jehobak maite gaituela?

Jehobaren ezaugarri nagusia maitasuna da, «Jainkoa maitasuna baita» (1 Joan 4:8). Jehobak bere maitasuna Biblia eta sorkuntzaren bitartez erakusten digu (Irakurri Eginak 14:17). Maitasun hau, adibidez, gu sortzerakoan erakutsi du. Kolore, musika eta janari zoragarriez gozatzeko gaitasuna eman digu. Guk bizitzaz gozatzea nahi du.

SAKONDUZ

Ikasi Jehobak gauza harrigarriak nola egiten dituen. Ikusi, gainera, Jehobak bere ezaugarri zoragarriak nola erakusten dituen.

4. Espiritu santua Jainkoaren indarra da

Gauzak egiteko eskuak erabiltzen ditugun bezala, Jehobak bere espiritu santua erabiltzen du. Zer dio Bibliak espiritu santuari buruz? Jainkoak gauzak egiteko erabiltzen duen indarra dela, eta ez pertsona bat. Irakurri Lukas 11:13 eta Eginak 2:17 eta aztertu elkarrekin:

  • Jainkoak bere espiritu santua eskatzen dutenei isuriko die. Orduan, zure ustez, espiritu santua pertsona bat ala Jainkoaren indarra da? Zergatik uste duzu hau?

Jehobak bere espiritu santua erabiltzen du gauza harrigarriak egiteko. Irakurri Job 33:4 eta 2 Pedro 1:20, 21 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobak bere espiritu santua hainbat gauzetarako erabiltzen du. Zeintzuk dira hauetako batzuk?

5. Jehobak erakartzen gaituzten ezaugarriak ditu

Moisesek Jainkoa urte askoz zerbitzatu zuen. Hala ere, hobeto ezagutu nahi zuen. Horregatik, hau eskatu zion Moisesek Jainkoari: «Ager iezazkidazu zeure asmoak» (Irteera 33:13). Jehobak bere ezaugarri batzuk azaldu zizkion Moisesi. Irakurri Irteera 34:4-6 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer ezaugarri erakutsi zizkion Jehobak Moisesi?

  • Jehobaren ezaugarrietatik, zein da gehien gustatzen zaizuna?

6. Jehoba bere herriaz arduratzen da

Antzinako Jehobaren herria hebrearrak ziren, eta hauek esklabu izan ziren Egipton. Nola sentitu zen Jehoba euren sufrimendua ikustean? Entzun AUDIOA eta jarraitu Bibliarekin, edo irakurri Irteera 3:1-10. Gero aztertu elkarrekin:

  • Nola sentitzen da Jehoba gizakia sufritzen ikustean? (Ikusi 7 eta 8 bertsetak)

  • Jehobak gizakia laguntzeko nahia eta gaitasuna dituela uste al duzu? Zergatik?

7. Sorkuntzak Jehobaren ezaugarriak erakusten dizkigu

Jehobak bere ezaugarriak erakusten dizkigu sortu dituen gauzen bitartez. Ikusi BIDEOA. Gero irakurri Erromatarrei 1:20 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobaren zer ezaugarri ikusten dituzu berak sortutako gauzetan?

ZER DIO JENDEAK? «Jainkoa ez da pertsona bat, edonon dagoen indar bat da».

  • Eta zuk, zer uste duzu?

  • Zergatik pentsatzen duzu horrela?

LABURPENA

Jehoba ikusi ezin dugun Espiritua da eta erakartzen gaituzten ezaugarri asko ditu, batez ere, maitasuna.

Berrikuspena

  • Zergatik ezin dugu Jehoba ikusi?

  • Zer da espiritu santua?

  • Zeintzuk dira Jehobaren ezaugarri batzuk?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Gehiago ikasi Jehobaren lau ezaugarri nagusiri buruz.

«Nolakoa da Jainkoa?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2019 1. zb.)

Aztertu Jehoba omnipresentea ez dela adierazten duten frogak.

«Omnipresentea al da Jainkoa?» (Web artikulua)

Ikusi zergatik konparatzen duen Bibliak espiritu santua Jainkoaren eskuekin.

«Zer da espiritu santua?» (Web artikulua)

Gizon itsu batentzat oso zaila zen Jainkoak bera maite zuela sinestea. Ikusi zerk bultzatu zuen kontrakoa pentsatzera.

«Orain besteak lagundu ahal ditudala sentitzen dut» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2015 urriak 1)