Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

08 IKASGAIA

Jehobaren lagunak izan gaitezke

Jehobaren lagunak izan gaitezke

Jehobak zuk bera ezagutzea nahi du. Zergatik? Bere lagunak izateko dugun desioa handitzea espero duelako. Horretarako, bere ezaugarriak, jendea tratatzeko duen modua eta bere helburuak gehiago ezagutzea nahi du. Baina, benetan Jainkoaren lagunak izan al gaitezke? (Irakurri 25. Salmoa 14). Zer egin dezakegu bere lagunak izateko? Bibliak galdera hauek erantzuten ditu. Gainera, Jehobaren laguna izatea gure harremanik garrantzitsuena zergatik den erakusten digu.

1. Zer gonbidapen egiten digu Jehobak?

«Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue» (Santiago 4:8). Zer esan nahi du honek? Jehobak bere lagunak izateko gonbidapena egiten digula. Batzuei, Jainkoa ikusezina denez, bere lagunak izatea oso zaila dela iruditzen zaie. Hala ere, Jehobak bere lagunak izateko berari buruz jakin behar dugun guztia erakusten digu Biblian. Gainera, Jainkoak guretzako mezu bat du bertan. Mezu hori irakurtzen dugun heinean, berarekin dugun adiskidetasuna handituz doa, nahiz eta bera inoiz ez ikusi.

2. Zergatik da Jehoba izan dezakegun lagunik onena?

Inork ez gaitu Jehobak baino gehiago maite. Berak gu zoriontsu izatea nahi du. Gainera, laguntza behar dugunean berari eskatzea nahi du. «Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen» (1 Pedro 5:7). Jehoba bere lagunak laguntzeko, kontsolatzeko eta entzuteko prest dago beti (Irakurri 94. Salmoa 18, 19).

3. Zer espero du Jehobak bere lagunengandik?

Jehobak pertsona guztiak maite ditu. Baina «adiskide ditu Jaunak begirune diotenak» (25. Salmoa 14). Jehobaren ikuspuntutik gauza batzuk ondo daude eta beste batzuk gaizki. Bere lagunak ondo dauden gauza horiek egiten saiatzea espero du. Era berean, berarentzat gaizki dauden gauzak saihestea espero du. Batzuek arau hauen arabera bizitzeko gai ez direla uste dute. Baina Jehobak ulertzen gaitu. Horregatik, bera benetan maitatzen dutenak eta bera zerbitzatzen gogor saiatzen direnak onartzen ditu (147. Salmoa 11; Eginak 10:34, 35).

SAKONDUZ

Ikasi nola izan zaitezkeen Jehobaren laguna eta ikusi zergatik den izan dezakegun lagunik onena.

4. Abraham Jehobaren laguna zen

Biblian agertzen den Abraham edo Abramen bizipenak, Jainkoaren laguna izateak zer esan nahi duen ulertzen laguntzen digu. Irakurri Abrahami buruz Hasiera 12:1-4 pasartean. Gero aztertu elkarrekin:

  • Zer egiteko esan zion Jehobak Abrahami?

  • Zer promestu zion Jehobak?

  • Nola bete zituen Abrahamek Jehobaren jarraibideak?

5. Zer eskatzen die Jehobak bere lagunei?

Normalean gure lagunengandik gauza batzuk espero ditugu.

  • Zer gustatzen zaizu lagunek zure alde egitea?

Irakurri 1 Joan 5:3 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer da Jehobak bere lagunengandik espero duena?

Jehoba obeditzeko gure izaera eta jokabidea aldatu beharko ditugu ziurrenik. Irakurri Isaias 48:17, 18 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik eskatzen die Jehobak bere lagunei aldaketak egiteko?

Lagun min batek babesten eta laguntzen gaituzten gauzak gogoratzen dizkigu. Jehobak berdin jokatzen du bere lagunekin.

6. Zer egiten du Jehobak lagunen alde?

Jehobak lagunei euren arazoei aurre egiten laguntzen die. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Bideoko emakumeak pentsamendu eta sentimendu negatibo asko zituen. Nola lagundu zion Jehobak hauei aurre egiten?

Irakurri Isaias 41:10, 13 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egingo duela promesten du Jehobak bere lagun guztien alde?

  • Jehoba lagun ona izan daitekeela uste al duzu? Zergatik?

Lagun minek behar dugunean laguntzen digute. Jehobak ere lagunduko digu.

7. Jehobaren lagunak izateko komunikazioa ezinbestekoa da

Komunikazioak adiskidetasuna sendotzen du. Irakurri 86. Salmoa 6, 11 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola hitz egin dezakegu Jehobarekin?

  • Nola hitz egiten du Jehobak gurekin?

Otoitzaren bidez hitz egiten dugu Jehobarekin. Berak Bibliaren bitartez hitz egiten digu.

ZER DIO JENDEAK? «Jainkoaren laguna izatea ezinezkoa da».

  • Zer aipu erabiliko zenuke Jehobaren lagunak izan gaitezkeela azaltzeko?

LABURPENA

Jehobak gu bere lagunak izatea nahi du eta berarengana hurbiltzen lagunduko digu.

Berrikuspena

  • Nola laguntzen die Jehobak bere lagunei?

  • Zergatik eskatzen die Jehobak bere lagunei aldaketak egiteko?

  • Jehobaren laguna izatea oso zaila dela uste al duzu? Zergatik?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikusi emakume batek zergatik esaten duen Jehobarekin duen adiskidetasunak salbatu zuela.

«Ez nuen hil nahi!» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2017 1. zb.)

Entzun gazteek nola azaltzen dituzten Jehobari buruzko euren sentimenduak.

Zer esan nahi du Jainkoaren laguna izateak? (1:49)