Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

09 IKASGAIA

Hurbildu Jainkoarengana otoitzaren bidez

Hurbildu Jainkoarengana otoitzaren bidez

Sentitu al duzu noizbait bizitzan gida behar duzula? Jakin nahi al dituzu egiten zaren galdera garrantzitsuen erantzunak? Kontsolamendua edo animoa behar al duzu? Jehobarengana gehiago hurbildu nahi al duzu? Otoitzak behar guzti hauek betetzen laguntzen gaitu. Baina, zein da otoitz egiteko modu egokia? Entzuten al ditu Jainkoak otoitz guztiak? Zer egin dezakezu Jainkoak zure otoitzak entzuteko? Ikusi dezagun.

1. Nori eta zertaz egin dezakegu otoitz?

Jesusek otoitz Jehobari bakarrik egin behar diogula erakutsi zuen. Jesusek berak Jehobari egin zion otoitz. Esan zuen: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena» (Mateo 6:9). Jehobari otoitz egiten diogunean, berarekin dugun harremana estutzen dugu.

Ia edozer gauzari buruz egin dezakegu otoitz. Noski, Jainkoak gure otoitzak erantzuteko, bere nahiarekin bat egin behar dute. «Bere nahiaren arabera zerbait eskatzen badiogu, entzun egiten digu» (1 Joan 5:14). Jesusek gure otoitzetan aipatu ditzakegun gauza egoki batzuk esan zituen (Irakurri Mateo 6:9-13). Gure kezkengatik otoitz egin dezakegu, baina ez gara ahaztu behar Jainkoari eskerrak emateaz eta besteen alde eskatzeaz.

2. Nola egin behar dugu otoitz?

Bibliak gure bihotza Jainkoari zabaltzera animatzen gaitu (62. Salmoa 9 [62:8, NWT]). Beraz, otoitzak bihotz-bihotzez egin behar ditugu. Otoitzak ozenki edo isilean egin ditzakegu. Gainera, Jehobari errespetua erakusten dioten edozein posturatan egin ahal ditugu. Edozein leku eta unetan egin dezakegu otoitz.

3. Nola erantzuten ditu Jainkoak gure otoitzak?

Modu askotan erantzuten ditu. Jehobak bere Hitza, Biblia, eman digu. Askotan, bertan gure galderen erantzunak aurkitzen ditugu. Jainkoaren Hitza irakurtzeak «heldugabea zuhurrarazten du» (19. Salmoa 8 [19:7, NWT]; irakurri Santiago 1:5). Zailtasunei aurre egitean, berak bakea ematen digu. Honetaz gain, bere zerbitzariak motibatu ditzake guri benetan behar dugun laguntza emateko.

SAKONDUZ

Aztertu nola egin ditzakegun Jainkoarentzat onargarriak diren otoitzak eta nola lagundu ahal digun otoitz egiteak.

4. Jainkoak otoitzak onartzeko dituen baldintzak

Jainkoak otoitzak onartu edo baztertu egin ditzake. Zer baldintza ditu Jainkoak erabaki hau hartzeko? Ikusi BIDEOA.

Jehobak guk berari otoitz egitea nahi du. Irakurri 65. Salmoa 3 [65:2, NWT] eta aztertu elkarrekin:

  • Jainkoak zuk berari otoitz egitea nahi duela uste al duzu? Zergatik?

Jainkoak gure otoitzak entzuteko, bere arauen arabera bizi behar gara. Irakurri Mikeas 3:4 eta 1 Pedro 3:12 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egin behar dugu Jehobak gure otoitzak entzuten dituela ziurtatzeko?

Gerra batean bi alderdiek garaipenaren alde otoitz egiten dute. Arrazoizkoa al da Jainkoak otoitz hauek erantzungo dituela espero izatea?

5. Otoitzak bihotzez egin behar ditugu

Pertsona batzuei otoitzetan hitz berak errepikatu edo esan eta esan behar dituztela irakatsi zaie. Baina, guk horrela otoitz egitea nahi al du Jainkoak? Irakurri Mateo 6:7 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola saihestu dezakegu otoitzetan errepikakorrak izatea?

Pentsatu Jehobari eskertu nahi diozun gauza batetan. Egin hau egunero aste oso batean zehar. Honela, zazpi gauza desberdinei buruz egingo duzu otoitz errepikatu gabe.

Aita maitekor batek bere seme-alabek berarekin bihotzez hitz egitea nahi du. Era berean, Jehobak guk berari bihotzez otoitz egitea nahi du.

6. Otoitza Jainkoaren opari bat da

Nola lagundu ahal digu otoitzak, batez ere, bizitzako une zailetan? Ikusi BIDEOA.

Otoitzak bakea lortzen lagunduko digula promesten du Bibliak. Irakurri Filipoarrei 4:6, 7 eta aztertu elkarrekin:

  • Egia da otoitzak beti ez dizkigula arazoak konponduko. Baina, nola lagundu ahal digu?

  • Zeri buruz gustatuko litzaizuke otoitz egitea?

Ba al zenekien?

«Amen» hitzak «hala izan bedi» edo «ziur baietz» esan nahi du. Bibliaren garaitik aurrera, «amen» hitza otoitzen amaieran erabili da (1 Kronikak 16:36).

7. Ez ahaztu otoitz egiteaz

Batzuetan, hain lanpetuta gaude, otoitz egitea ahaztu egiten zaigula. Zenbateraino zen garrantzitsua Jesusentzat otoitz egitea? Irakurri Mateo 14:23 eta Markos 1:35 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egiten zuen Jesusek otoitz egiteko denbora izateko?

  • Noiz egin dezakezu zuk otoitz?

ZER DIO JENDEAK? «Otoitzak ez du benetan laguntzen. Ondo sentitzeko da, besterik ez».

  • Zer erantzungo zenuke?

LABURPENA

Bihotzezko otoitzak honakoak lortzen ditu: Jainkoarengana hurbiltzea, benetako bakea sentitzea eta Jehoba pozteko beharrezko indarrak izatea.

Berrikuspena

  • Nori egin behar diogu otoitz?

  • Nola egin behar dugu otoitz?

  • Nola laguntzen digu otoitzak?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu otoitz egiteko zer arrazoi garrantzitsu ditugun eta nola hobetu ditzakegun gure otoitzak.

«Zergatik egin behar dugu otoitz?» (Web artikulua)

Nori egin behar diogu otoitz? Aztertu Bibliak honi buruz irakasten duena.

«Santuei otoitz egin ahal diegu?» (Web artikulua)

Ikusi ondorengo bideoan ea inporta duen non eta noiz egiten dugun otoitz.

Beti otoitz egin (1:22)