Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

12 IKASGAIA

Zerk lagunduko zaitu Biblia aztertzen jarraitzera?

Zerk lagunduko zaitu Biblia aztertzen jarraitzera?

Biblia aztertzeak emaitza on ugari ekartzen ditu. Baina beti ez da erraza izango. Batzuetan, Biblia aztertzen jarraitzeko gai ote zaren pentsatu dezakezu. Zergatik merezi du Biblia aztertzeko ahaleginak egitea? Zailtasunen aurrean, zerk lagunduko dizu hau egiten?

1. Zergatik da baliotsua Biblia aztertzea?

«Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa» (Hebrearrei 4:12). Biblia baliotsua da Jainkoaren pentsamenduak eta guganako sentimenduak erakusten dituelako. Gainera, ezaguera, benetako jakinduria eta esperantza ematen dizkigu. Are gehiago, Bibliak Jehobaren lagunak izaten laguntzen digu. Biblia aztertzen dugunean, bere eraginak gure bizitzak hobetzen ditu.

2. Zergatik da garrantzitsua Bibliaren egiak duen balioa onartzea?

Bibliaren egia altxor baliotsua da. Horregatik, Bibliak ondorengoa egitera animatzen gaitu: Egia erostera eta inoiz ez saltzera (Esaera Zaharrak 23:23). Egia honen balioa gogoratzen dugunean, Biblia aztertzen gogor saiatzen gara, baita zailtasunen aurrean ere (Irakurri Esaera Zaharrak 2:4, 5).

3. Nola lagundu ahal dizu Jehobak?

Jehoba gure Sortzaile ahalguztiduna eta gure laguna da. Ondorioz, berari buruz ikasten lagundu nahi digu. Berak hau egiteko desioa eta indarra eman ahal dizkigu (Irakurri Filipoarrei 2:13). Horregatik ikasten jarraitzeko edota ikasitakoa praktikan jartzeko gogoa falta zaigunean, berak emango digu. Zailtasunei edo oposizioari aurre egiteko indarra behar dugunean, berak lagunduko digu. Eskatu Jehobari otoitzean erregularki Biblia aztertzen jarraitzeko laguntza (1 Tesalonikarrei 5:17).

SAKONDUZ

Ikusi nola jarraitu dezakezun Biblia aztertzen oso lanpetuta egon edota oposizioa jasan arren. Ondoren aztertu nola lagundu ahal dizun Jehobak hau egiten.

4. Ziurtatu Biblia aztertzea lehentasuna dela

Batzuetan, Biblia aztertzeko lanpetuegiak gaudela pentsatu dezakegu. Egoera horretan zerk lagundu ahal digu? Irakurri Filipoarrei 1:10NWT eta aztertu elkarrekin:

  • Zure ustez, zeintzuk dira gauzarik egokienak edo garrantzitsuenak bizitzan?

  • Biblia aztertzeak zure bizitzan lehentasuna edukitzeko, zer egin dezakezu?

  1. A) Hondarrez beteriko ontzi batean harriak sartu nahi baditugu, harriek ez dute lekurik izango.

  2. B) Harriak lehenengo sartuz gero, ia hondar guztia sartzeko lekua egongo da. Era berean, gure bizitzan gauzarik garrantzitsuenei lehentasuna ematen badiegu, hauek betetzeko gai izango gara. Gainera, beste gauza batzuk egiteko denbora izango dugu.

Biblia aztertzeak gure behar espirituala asetzen du; hau da, Jainkoa ezagutzeko eta adoratzeko dugun beharra. Irakurri Mateo 5:6 eta aztertu elkarrekin.

  • Biblia aztertzea gure lehentasuna denean, zer emaitza onak lortzen ditugu?

5. Aurrera jarraitu oposizioa izan arren

Batzuetan, ingurukoak zu desanimatzen saiatuko dira biblia-ikastaroa utzi dezazun. Ikusi dezagun Francescoren eredua. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Francescok bere lagunei eta familiakoei ikasten ari zena kontatu zienean, nola erantzun zuten hauek?

  • Zer emaitza onak izan zituen aurrera jarraitzeagatik?

Irakurri 2 Timoteori 2:24, 25 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer pentsatzen dute zure familiakoek eta lagunek ikasten ari zarenari buruz?

  • Nola erantzungo genioke guk Biblia ikastea gogoko ez duenari? Zergatik?

6. Konfiantza izan dezagun Jehobaren laguntzan

Jehobarengana hurbiltzen garen heinean, bera pozteko desio handiagoa dugu. Hala ere, bere arauen arabera bizitzeko egin behar ditugun aldaketak zailak direla pentsatu dezakegu. Horrela sentitzen bazara, ez amorerik eman. Jehobak lagunduko zaitu. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer aldaketa egin zituen Jimek Jehoba pozteko?

  • Jimen eredutik zerk deitu dizu arreta?

Irakurri Hebrearrei 11:6 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egingo du Jehobak bera ezagutzeko eta pozteko gogor saiatzen direnen alde?

  • Nola sentitzen da Jehoba Biblia aztertzeko zure ahaleginak ikustean?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik ari zara Biblia aztertzen?».

  • Zer erantzungo zenioke?

LABURPENA

Beti erraza ez izan arren, Biblia aztertzeak betirako bizitzaz gozatzen lagundu ahal digu. Jarraitu dezagun Jehobarengan konfiantza izaten eta berak bedeinkatuko gaitu.

Berrikuspena

  • Zergatik da Bibliaren egia baliotsua zuretzat?

  • Nola ziurtatu dezakegu gauzarik garrantzitsuenak guretzat lehentasuna direla?

  • Zergatik eskatu behar diozu Jehobari Biblia aztertzen jarraitzeko laguntza?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu pertsona askori denbora zentzuz erabiltzen lagundu dieten lau ideia.

«Denbora zentzuz erabiltzeko aholkuak» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2014 otsaila)

Emakume batek Jehoba zerbitzatzeko ahaleginak egiten zituen, baina senarrak ez zuen bere jokabidea ulertzen. Ikusi nola lagundu zion Jehobak emakume horri.

Jehobak zamak eramateko indartzen gaitu (5:05)

Ikusi nola lagundu zion senar bati bere emaztearen iraupenak.

Egia epaitegira eraman nuen (6:25)

Jehobaren lekukoek familiak banatzen dituztela esaten dute batzuek. Baina egia al da?

«Banatu ala elkartu egiten dituzte familiak Jehobaren lekukoek?» (Web artikulua)