Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

13 IKASGAIA

Nola zikindu dute erlijio faltsuek Jainkoaren izena?

Nola zikindu dute erlijio faltsuek Jainkoaren izena?

Jainkoa maitasuna da. Erlijioek Jainkoaren izenean gauza txar asko egin dituzte. Nola da posible? Erraz esanda, erlijio hauek faltsuak dira. Jainkoaren izena zikintzen dute berari buruz gezurrak esanez. Nola egin dute hau? Nola sentitzen da Jainkoa hau ikustean? Eta zer egingo du?

1. Nola zikindu dute erlijio faltsuek Jainkoaren izena euren irakaskuntzekin?

Erlijio faltsuek «Jainkoaren egia gezurretara aldatu dute» (Erromatarrei 1:25, Du). Esaterako, erlijio askok ez dute Jainkoaren izena erakusten. Hala ere, Bibliak Jainkoaren izena erabili behar dugula dio (Eginak 2:21, oharra). Txarra den zerbait gertatzen denean, erlijioburu batzuek Jainkoaren nahia dela esaten dute. Baina hori gezurra da. Jainkoak ez du inoiz ezer txarrik eragiten (Irakurri Santiago 1:13). Tamalez, erlijioen gezurrek jendea Jainkoarengandik urrundu dute.

2. Nola zikindu dute erlijio faltsuek Jainkoaren izena euren ekintzekin?

Erlijio faltsuek ez dituzte pertsonak Jehobak bezala tratatzen. Bibliaren arabera, erlijio faltsuen «bekatu-pila zeruraino» iritsi da (Apokalipsia 18:5). Mendeetan zehar, erlijioak politikan sartu dira, gerren alde egin dute eta pertsona askoren heriotza eragin edo onartu dute. Erlijioburu askok aberatsak izan nahi dute eta, horretarako, dirua eskatzen diete beraien jarraitzaileei. Honela, argi uzten dute ez dutela Jainkoa ezagutzen. Beraz, ez dute bera ordezkatzeko eskubiderik (Irakurri 1 Joan 4:8).

3. Zer sentitzen du Jainkoak erlijio faltsuak ikustean?

Erlijio faltsuek egiten dutena ikustean haserretzen bazara, nola pentsatzen duzu sentitzen dela Jehoba? Berak pertsonak maite ditu. Baina bere izena zikindu eta jarraitzaileak gaizki tratatzen dituzten erlijioburuekin haserre dago. Horregatik, erlijio faltsuak suntsitu eta betiko desagertuko direla promestu du Jainkoak (Apokalipsia 18:21). Laster, Jainkoak erlijio faltsu guztiekin amaituko du (Apokalipsia 18:8).

SAKONDUZ

Ikasi Jainkoak erlijio faltsuez duen ikuspuntuari buruz. Aztertu erlijio faltsuek zer egin duten eta, hala ere, zergatik jarraitu behar duzun Jehoba ezagutzen.

4. Jainkoak ez ditu erlijio guztiak onartzen

Jende askok uste duenez, erlijioak Jainkoarengana hurbiltzen gaituzten bide ezberdinak dira. Baina, egia al da hau? Irakurri Mateo 7:13, 14 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola deskribatzen du Bibliak bizirako bidea?

Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Bibliaren arabera, Jainkoak onartzen dituen erlijio asko al daude?

5. Erlijio faltsuek ez dute Jainkoaren maitasuna erakusten

Erlijioek modu askotan zikindu dute Jainkoaren izena. Modu argi bat gerretan nahastea izan da. Adibide bat ikusteko, ikusi BIDEOA. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Zer paper bete zuten erlijio askok Bigarren Mundu Gerran?

  • Zer pentsatzen duzu honi buruz?

Irakurri Joan 13:34, 35 eta 17:16 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola uste duzu sentitzen dela Jehoba erlijioak gerran nahasten direnean?

  • Erlijio faltsuak gauza txar askoren errudunak dira. Zertan ikusi duzu ez dutela Jainkoaren maitasuna imitatu?

Erlijio faltsuek ez dute Jainkoaren maitasuna erakutsi

6. Jainkoak jendeak erlijio faltsuak uztea nahi du

Irakurri Apokalipsia 18:4 a eta aztertu elkarrekin:

  • Jainkoak erlijio faltsuak engainatu dituen pertsonak salbatu nahi ditu. Nola sentiarazten dizu honek?

7. Jarraitu benetako Jainkoari buruz ikasten

Erlijio faltsuek Jainkoari buruz duzun ikuspuntuan eragin behar al dute? Imajinatu seme batek bere aitaren gida baztertzen duela. Gainera, etxea uzten du eta bizimodu txarra eramaten du. Baina aitak ez ditu bere semearen ekintzak onartzen. Semeak bizimodu txarra eraman arren, zergatik ez genioke errua aitari bota behar?

  • Zuzena izango al litzateke erlijio faltsuek egin dutenaren errua Jehobari botatzea eta berari buruz gehiago ez ikastea?

ZER DIO JENDEAK? «Erlijioak gauza txar askoren errudunak direnez, ez dut Jainkoarengan interesik».

  • Horrela pentsatzen al duzu?

  • Erlijio faltsuen ekintzek, zergatik ez lukete Jehobari buruz dugun ikuspuntuan eragin behar?

LABURPENA

Erlijio faltsuek Jainkoaren izena zikindu dute irakaspen faltsuekin eta ekintza txarrekin. Jainkoak erlijio faltsuak suntsituko ditu.

Berrikuspena

  • Nola sentitzen zara erlijio faltsuek irakatsi dutenari eta jokatu duten moduari buruz?

  • Zer sentitzen du Jehobak erlijio faltsuak ikustean?

  • Zer egingo die Jainkoak erlijio faltsuei?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Jehobak, bera adoratzean, bere zerbitzariak elkarrekin egotea nahi du. Zergatik?

«Beharrezkoa al da erlijio baten parte izatea?» (Web artikulua)

Apaiz bat bere erlijioarekin damututa zegoen. Hala ere, Jainkoari buruzko egia ikasi eta aurkitu zuen.

«Zergatik utzi zuen apaiz batek bere erlijioa?» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2015 otsaila)

Urte askotan zehar, erlijioen gezurrek Jainkoa hotza eta errukigabea dela irakatsi dute. Ikasi hauetako hiru gezurren egia.

«Jainkoarengandik urruntzen gaituzten gezurrak» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2013 azaroak 1)

a Apokalipsia liburuan, erlijio faltsua Babilonia Handia deituriko emakume bat bezala deskribatzen da. Honen arrazoia ikusteko, jo 1. oharrera.