Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

18 IKASGAIA

Nola identifikatu ditzakegu egiazko kristauak?

Nola identifikatu ditzakegu egiazko kristauak?

Milioika pertsonek kristauak direla esaten dute. Baina ez dituzte sinesmen eta arau berberak. Beraz, nola identifikatu ditzakegu egiazko kristauak?

1. Zer dira kristauak?

Kristauak Jesu Kristoren dizipuluak edo jarraitzaileak dira (Irakurri Eginak 11:26). Baina, nola frogatzen dute Jesusen jarraitzaileak direla? Berak esan zuen: «Nire mezuan tinko irauten baduzue, zinez nire ikasle izango zarete» (Joan 8:31). Egiazko kristauek Jesusen irakaspenak obeditu behar dituztela esan nahi du honek. Jesusek Bibliak esaten duena irakatsi zuen beti. Honen antzera, bera jarraitzen dutenek gauza bera egin behar dute (Irakurri Lukas 24:27).

2. Nola erakusten dute egiazko kristauek maitasuna?

Jesusek bere jarraitzaileei ondorengoa esan zien: «Maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala» (Joan 15:12). Nola erakutsi zuen Jesusek bere jarraitzaileak maite zituela? Beraiekin denbora pasatuz, animatuz eta lagunduz. Beraien alde bizia eman zuen ere (1 Joan 3:16). Era berean, egiazko kristauek maitasunari buruz hitz egiteaz gain, euren hitz eta ekintzekin elkar maitatzen dutela erakusten dute.

3. Zer lan egiten ari dira egiazko kristauak?

Jesusek bere jarraitzaileei Jainkoaren Erreinua predikatzeko lana eman zien (Lukas 9:2). Lehen kristauek euren adorazio-lekuetan predikatzeaz gain, leku publikoetan eta jendearen etxeetan ere predikatzen zuten (Irakurri Eginak 5:42; 17:17). Gaur egun, egiazko kristauek ere, Bibliako egia predikatzen dute jendea dagoen edozein lekutan. Euren bizilagunak maite dituzte. Horregatik, beraien denbora eta indarra pozik erabiltzen dituzte esperantzaz eta kontsolamenduz beteriko Bibliaren mezua zabaltzeko (Markos 12:31).

SAKONDUZ

Egiazko kristauen eta Jesusen irakaspenak eta eredua jarraitzen ez dituztenen artean desberdintasunak daude. Aztertu zeintzuk diren.

4. Bibliaren egia bilatzen dute

Lehen kristauek Jainkoaren Hitza estimatzen zuten

Kristauak direla esaten duten pertsona batzuek ez diote Bibliaren egiari baliorik ematen. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Kristauak direla esaten duten eliza batzuek ez dituzte Jesusen irakaspenak irakatsi. Nola erori dira hutsegite honetan?

Jesusek Jainkoaren Hitzaren egia irakatsi zuen. Irakurri Joan 18:37 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola identifikatu ditzakegu egiaren alde dauden kristauak?

5. Bibliaren egia predikatzen dute

Lehen kristauek besteei predikatzen zieten

Zerura igo aurretik, Jesusek bere jarraitzaileei oraindik irauten duen eginkizun bat eman zien. Irakurri Mateo 28:19, 20 eta Eginak 1:8 eta aztertu elkarrekin:

  • Noraino predikatuko zuten?

6. Predikatzen dutena praktikan jartzen dute

Zerk konbentzitu zuen Tom izeneko gizon bat egiazko kristauak aurkitu zituela? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik zegoen Tom dezepzionaturik erlijioarekin?

  • Zergatik ziur dago egia aurkitu duela?

Ekintzek hitzek baino pisu handiagoa dute. Irakurri Mateo 7:21 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer da garrantzitsuagoa Jesusentzat? Berarengan sinesten dugula esatea edo gure ekintzekin hau frogatzea?

7. Elkar maite dute

Lehen kristauek elkar maitatzen zuten

Kristauek euren bizia arriskuan jartzen al dute beste kristauen alde? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik jarri zuen Lloydek bizia arriskuan Johansson babesteko?

  • Egiazko kristau baten moduan jokatu zuela uste al duzu?

Irakurri Joan 13:34, 35 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola tratatu behar dituzte Jesusen jarraitzaileek (egiazko kristauek) beste arraza edo herrialdeetako pertsonak?

  • Nola egin dute hau gerra garaian?

ZER DIO JENDEAK? «Kristauek oso gauza txarrak egin dituzte. Beraz, nola da posible egiazko erlijioa izatea?».

  • Zein aipu irakurriko zenuke egiazko kristauak nola identifikatu ditzakegun erakusteko?

LABURPENA

Egiazko kristauek ondorengoa egiten dute: Bibliaren irakaspenak jarraitu, besteei bihotzezko maitasuna erakutsi eta Bibliaren egia predikatu.

Berrikuspena

  • Zertan oinarritzen dituzte egiazko kristauek euren sinesmenak?

  • Zer ezaugarrik identifikatzen ditu egiazko kristauak?

  • Zer eginkizun betetzen dute egiazko kristauek?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikasi gehiago Jesu Kristoren eredua eta irakaspenak jarraitzen saiatzen den talde bati buruz.

Nor gara Jehobaren lekukook? (1:13)

Ikusi zerk eraman zuen monja izandako bat «egiazko familia espiritual» bat aurkitzera.

«Biblia erabili zuten nire galdera guztiak erantzuteko» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 apirilak 1)

Ikasi egiazko kristauek nola erakusten dieten maitasuna laguntza behar duten beste kristauei.

Gure anai-arrebak laguntzen ditugu hondamendiak gertatzen direnean (Zatia) (3:57)

Jesusek bere jarraitzaileak identifikatzeko eredua zein izango zen azaldu zuen. Aztertu lehenengo kristauek eta gaur egungo egiazko kristauek nola betetzen duten eredu hori.

«Zeintzuk dira egiazko kristautasunaren ezaugarriak?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 martxoak 1)