Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

29 IKASGAIA

Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

Asko maite duzun norbait hil al da? Egoera zail honetan, agian galdetzen zara: Zer gertatzen zaigu hil ondoren? Maite ditugunak berriz ikusteko esperantza ba al dago? Ikasgai honetan eta hurrengoan, Bibliak ematen dituen erantzun kontsolagarriak aztertuko ditugu.

1. Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

Jesusek hilik egotea lo egotearekin konparatu zuen. Sakonki lo dagoena, ez da inguruan gertatzen ari denaz konturatzen. Zertan dira antzekoak hilik egotea eta lo egotea? Norbait hil ondoren, ez du minik sentitzen. Aldi berean, ez da bakarrik sentitzen, bere lagunak eta familia asko maitatu izan arren. Bibliaren arabera, «hilek [...] ez dakite ezer» (Irakurri Kohelet 9:5).

2. Nola laguntzen gaitu heriotzari buruzko egia ezagutzeak?

Jende asko heriotzaren eta hildakoen beldur dira. Baina, Bibliak heriotzari buruz esaten duena kontsolagarria izan daiteke zuretzat. Jesusek esan zuen: «Egiak aske egingo zaituzte» (Joan 8:32). Pertsona bat hiltzean, bere arimak bizirik jarraitzen duela erakusten dute erlijio batzuek. Baina Bibliak irakasten duena ezberdina da: inork ez du sufritzen hil ondoren. Gainera, ez direnez ezertaz konturatzen, hildakoek ezin digute kalterik egin. Beraz, ez da beharrezkoa hildakoak adoratzea, ezta hauek baretzeko otoitzak edo beste gauzak egitea ere.

Batzuek hildakoekin komunikatu daitezkeela diote, baina hau ezinezkoa da. Aztertu dugun bezala, «hilek [...] ez dakite ezer». Hildakoekin komunikatzen ari direla pentsatzen dutenak, berez, deabruekin komunikatzen ari dira. Deabru hauek hildakoen itxura eman nahi dute. Beraz, heriotzari buruzko egia ezagutzeak deabruarengandik babesten gaitu. Jehobak hildakoekin komunikatzen saiatzeari buruz ohartarazten gaitu. Izan ere, berak badaki deabruekin harremanetan jartzeak kalte egiten digula (Irakurri Deuteronomioa 18:10-12).

SAKONDUZ

Aztertu Bibliak heriotzari buruz zer gehiago dioen. Eta indartu hildakoak zigortzen ez dituen Jainko maitekorrarengan duzun fedea.

3. Ezagutu hildakoen egoera

Munduan zehar, jendeak heriotzari buruzko sinesmen ezberdinak ditu. Noski, guztiak ezin dira egia izan.

  • Hildakoen egoerari buruzko zein sinesmen dira ohikoak zu bizi zaren lekuan?

Bibliak irakasten duena jakiteko ikusi BIDEOA.

Irakurri Kohelet 3:20 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer gertatzen da norbait hiltzen denean?

  • Pertsonaren arimak edo espirituak bizirik jarraitzen al du hil ondoren?

Bibliak Lazaroren, Jesusen lagun min baten, heriotzari buruz hitz egiten du. Joan 11:11-14 irakurtzen duzun heinean, ikusi zer esan zuen Jesusek Lazaroren egoerari buruz. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Zerekin konparatu zuen Jesusek heriotza?

  • Zer irakasten digu konparaketa honek hildakoen egoerari buruz?

  • Arrazoizkoa iruditzen al zaizu Bibliak heriotzari buruz esaten duena?

4. Heriotzari buruzko egia jakitea oso lagungarria da

Heriotzari buruzko egia jakiteak, hildakoen beldur ez izaten laguntzen digu. Irakurri Kohelet 9:10 eta aztertu elkarrekin:

  • Posible al da hildakoek guri min egitea?

Bibliaren egia sinesten dugunean, ez ditugu hildakoei buruzko gezurrak sinetsiko. Adibidez, baretu edo adoratu behar ditugula. Irakurri Lebitarrena 20:6 eta Apokalipsia 4:11 eta aztertu elkarrekin:

  • Pertsona batzuek hildakoak adoratu eta beraien laguntza eskatzen dute. Nola uste duzu sentituko dela Jehoba hori ikustean?

Heriotzari buruzko egia ezagutzeak, Jehobak gustuko ez dituen ohituretatik askatzen gaitu.

5. Heriotzari buruzko egia jakiteak kontsolatu egiten gaitu

Pertsona askori, hiltzean beraien bekatuengatik zigortuak izango direla irakatsi diete. Baina, hil ondoren, inork ez du sufritzen, ezta gauza txarrak egin dituztenek ere. Hau jakiteak kontsolatu egiten gaitu. Irakurri Erromatarrei 6:7 eta aztertu elkarrekin:

  • Bibliak argi dio pertsona bat hiltzen denean bekatutik aske gelditzen dela. Orduan, zure ustez, sufritzen jarraitzen al dute hildakoek egin zituzten bekatuengatik?

Jehoba gero eta gehiago ezagutu, orduan eta argiago dugu ez dituela hildakoak zigortzen. Irakurri Deuteronomioa 32:4 eta 1 Joan 4:8 eta aztertu elkarrekin:

  • Ezaugarri hauek dituen Jainko batek, onartuko al luke hildakoei etengabe sufrimendua eragitea?

  • Kontsolagarria al da zuretzat heriotzari buruzko egia? Zergatik?

ZER DIO JENDEAK? «Heriotzaren beldur naiz».

  • Bibliako zer aipu kontsolagarri erabiliko zenituzke?

LABURPENA

Pertsona bat hiltzean, bere bizitza bukatzen da. Hildakoek ez dute sufritzen eta ezin digute kalterik egin.

Berrikuspena

  • Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

  • Nola laguntzen gaitu heriotzari buruzko egia ezagutzeak?

  • Nola kontsolatzen gaitu heriotzari buruzko egia ezagutzeak?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikusi Bibliako «arima» hitzaren esanahia.

«Zer da arima?» (Web artikulua)

Ikusi ea Jainkoak infernua erabiltzen duen gizakia zigortzeko.

Sufritzen den lekua al da infernua? (3:07)

Ikusi hil ondoren gertatzen denari buruzko egia ikastea, zein kontsolagarria izan zen gizon batentzat.

«Bibliaren erantzun argi eta logikoek harrituta utzi ninduten» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2015 otsailak 1)