Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

33 IKASGAIA

Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?

Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?

Jainkoaren Erreinua dagoeneko agintzen ari da. Laster, lurrean aldaketa handiak egingo ditu. Aztertu ditzagun Erreinuaren agindupean itxaron ditzakegun gauza on batzuk.

1. Nola ekarriko ditu berriro Jainkoaren Erreinuak bakea eta justizia lurrera?

Jesusek, Jainkoaren Erreinuko erregeak, jende eta gobernu maltzurrak suntsituko ditu Harmagedoneko gerran (Apokalipsia 16:14, 16). Une horretan, Bibliako hurrengo promesa guztiz beteko da: «Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa» (37. Salmoa 10). Jesusek Erreinua erabiliko du lur osoan zehar bakea eta justizia egongo direla ziurtatzeko (Irakurri Isaias 11:4).

2. Nolakoa izango da bizitza Jainkoaren nahia lurrean betetzen denean?

Jainkoaren Erreinuaren agindupean, ondorengo hitzak beteko dira: «Zintzoak, ostera, lurraren jabe dira, hantxe bizi izango dira beti-betiko» (37. Salmoa 29, Ke). Imajinatu! Etorkizunean pertsona zintzoak soilik biziko dira eta Jehoba maitatuko dute. Gainera, elkarren artean ere maitatuko dira. Inor ez da gaixotuko eta denak betirako biziko dira.

3. Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak maltzurrak suntsitu ondoren?

Maltzurrak suntsitu ondoren, Jesus errege izango da 1.000 urtez. Une horretan, berak eta berarekin aginduko duten 144.000 lagunek, lurrean biziko diren gizakiei perfektu izatera iristen lagunduko diete. 1.000 urteak amaitzerakoan, lur osoa paradisu eder bat izango da. Gainera, jendea zoriontsu biziko da Jehobaren arauak beteko dituztelako. Orduan, Jesusek Erreinua bere Aitari, Jehobari, itzuliko dio. Jehobaren izena santutuko da inoiz ez bezala (Mateo 6:9, 10). Honela, argi geratuko da Jehoba agintari ona dela eta bere agindupean dauden guztietaz arduratzen dela. Orduan, Satanas, deabruak eta bere agintaritzaren aurka errebelatzen diren guztiak suntsituko ditu Jehobak (Apokalipsia 20:7-10). Jainkoaren Erreinuak ekarritako egoera bikainak betirako iraungo du.

SAKONDUZ

Aztertu zergatik egon gaitezkeen ziur Jainkoak Erreinua erabiliko duela Bibliako promesak betetzeko.

4. Jainkoaren Erreinuak giza gobernuekin amaituko du

«Kalte eginez, gizakiak gizakia menderatzen du» (Kohelet 8:9). Jehobak bere Erreinua erabiliko du injustiziak sortutako sufrimenduarekin amaitzeko.

Irakurri 110. Salmoa 5, 6 eta 2 Tesalonikarrei 1:6-8 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egingo dute Jehobak eta bere Seme Jesusek giza gobernuekin eta hauen alde daudenekin?

  • Jesusi buruz ikasi duzunaren arabera, zergatik zaude ziur euren ekintzak zuzenak izango direla?

5. Jesus erregerik onena da

Jainkoaren Erreinuko errege izanik, Jesusek lurrean biziko diren pertsonei modu askotan lagunduko die. Ikusi BIDEOA Jesusek ondorengoa nola frogatu zuen aztertzeko: Berak jendeari laguntzeko desioa eta Jainkoak emandako boterea dituela.

Lurrean zegoen bitartean, Jesusek Erreinuak etorkizunean egingo duena erakutsi zuen. Hurrengo bedeinkapenen artean, zein gustatuko litzaizuke gehien betetzea? Irakurri ondorengo aipuak bedeinkapenetaz gehiago ikasteko.

LURREAN JESUSEK ...

ZERUTIK JESUSEK ...

  • ingurugiroko arazoak konponduko ditu (Isaias 35:1, 2).

  • mundu osoan gosea ezabatuko du (72. Salmoa 16).

  • guztiei osasun perfektua emango die (Isaias 33:24).

  • heriotzaren ondorioak desegingo ditu (Apokalipsia 21:3, 4).

6. Jainkoaren Erreinuak etorkizun zoragarria ekarriko du

Erreinuak Jehobak gizakiontzat zuen helburua beteko du. Lurrean paradisu batean betirako biziko dira. Ikusi BIDEOA Jehobak bere helburua betetzeko bere Semea nola erabiltzen duen aztertzeko.

Irakurri 145. Salmoa 16 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobak izaki guztien nahiak beteko dituela jakitean, nola sentitzen zara?

ZER DIO JENDEAK? «Denok elkarrekin lan eginez gero, munduko arazo guztiak konpontzeko gai gara».

  • Giza gobernuek konpondu ezin dituzten zein arazo konponduko ditu Jainkoaren Erreinuak?

LABURPENA

Erreinuak Jainkoaren nahia beteko du. Lur osoa paradisu bihurtuko du eta bertan biziko diren pertsona guztiak Jehoba adoratuko dute betirako.

Berrikuspena

  • Nola santutuko du Jainkoaren Erreinuak Jehobaren izena?

  • Zergatik sinetsi dezakegu Jainkoaren Erreinuak Bibliako promesak beteko dituela?

  • Erreinuak ekarriko dituen gauza on guztien artean, zein da zure gustukoena?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu zer esanahi duen Harmagedonek.

«Zer da Harmagedongo gerra?» (Web artikulua)

Aztertu zer gertatuko den Jesusen 1.000 urteko erregetzaren zehar eta amaieran.

«Zer gertatuko da auzi-egunean?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 irailak 1)

Ikusi nola hausnartu dezaketen elkarrekin familiek Erreinuak etorkizunean ekarriko dituen bedeinkapenei buruz.

Ikusi zeure burua paradisuan (1:50)

Ikasi «Galdera askok kezkatzen ninduten» artikuluan nola aurkitu zituen politiko errebelde batek bilatzen zituen konponbideak.

«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 urtarrilak 1)