Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

35 IKASGAIA

Nola hartu ditzakegu erabaki onak?

Nola hartu ditzakegu erabaki onak?

Denok erabakiak hartu behar ditugu. Erabaki hauetako askok, eragin handia izan dezakete gugan eta Jehobarekin dugun adiskidetasunean. Esaterako, non biziko garen, nola irabaziko dugun behar dugun dirua, edo ezkonduko garen. Erabaki onak hartzen ditugunean, bizitza zoriontsua izan eta Jehoba poztu dezakegu.

1. Nola erabili dezakegu Biblia erabaki onak hartzen laguntzeko?

Erabaki bat hartu baino lehen, otoitz egin Jehobari laguntza bilatuz. Gainera, Biblia aztertu gai honi buruz esaten duena ikusteko (Irakurri Esaera Zaharrak 2:3-6). Batzuetan, Jehobak agindu argi bat ematen du. Kasu hauetan, erabakirik hoberena aginduak obeditzea da.

Eta, Bibliako agindu zehatzik ez dagoenean? Jehobak «ibili beharreko bidetik» gidatzen jarraituko zaitu (Isaias 48:17). Baina nola? Gidatu ahal gaituzten printzipioak aurkitu ditzakegu. Bibliako printzipioak Jainkoaren pentsamenduak eta sentimenduak azaltzen dituzten oinarrizko egiak dira. Askotan, Bibliako pasarte bat irakurtzerakoan, gai batzuen inguruan Jainkoa nola sentitzen den ikasten dugu. Jehoba nola sentitzen den bereizten dugunean, bera pozten duten erabakiak hartu ditzakegu.

2. Zertan pentsatu beharko genuke erabaki bat hartu baino lehen?

Bibliaren arabera, zentzudunak nondik ibiliko den aztertzen du (Esaera Zaharrak 14:15). Honek esan nahi du, erabaki bat hartu aurretik, dauzkagun aukeretan hausnartu beharko genukeela. Aukera bakoitza aztertzean, galdetu zeure buruari: Zer Bibliako printzipio kontuan izan behar ditut? Zein aukerak emango dit barneko bakea? Zer eragin izango du nire erabakiak besteengan? Eta garrantzitsuena dena, Jehoba poztuko al du? (Deuteronomioa 32:29).

Jehobak ondo eta gaizki dagoena esateko eskubidea du. Jehobaren arauak eta printzipioak ezagutu eta hauek jarraitzeko erabakia hartzen dugunean, gure kontzientzia trebatzen dugu. Kontzientzia ondo eta gaizki dagoena esaten digun barneko sentimendua da (Erromatarrei 2:14, 15). Ondo trebatutako kontzientzia batek erabaki onak hartzen lagunduko gaitu.

SAKONDUZ

Ikasi nola lagundu ahal diguten Biblia printzipioek eta gure kontzientziak erabakiak hartzerako orduan.

3. Jarraitu Bibliaren gida

Nola gidatu ahal digute Bibliako printzipioek erabakiak hartzerakoan? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer da aukeratzeko askatasuna?

  • Zergatik eman zigun Jehobak aukeratzeko askatasuna?

  • Zer laguntza eman digu Jehobak erabaki onenak hartzeko?

Biblia printzipio bat ikusteko, irakurri Efesoarrei 5:15, 16NWT. Ondoren, aztertu nola aprobetxatu dezakegun «denbora ahalik eta ondoen» hurrengo egoeretan:

  • Biblia egunero irakurtzerakoan

  • Ezkontide, guraso edo seme-alaba hobea izaten saiatzean

  • Kongregazioko bileretara joatean

4. Trebatu kontzientzia erabaki onak hartzeko

Gai baten inguruan Bibliako agindu argi bat dagoenean, erabaki egokia hartzea erraza izan daiteke. Baina, agindu argirik ez dagoenean? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egiten du arrebak bere kontzientzia trebatzeko eta Jehoba poztuko duen erabaki bat hartzeko?

Zergatik ez genieke besteei gure erabakiak hartzeko eskatu behar? Irakurri Hebrearrei 5:14 eta aztertu elkarrekin:

  • Besteei gure erabakiak hartzeko eskatzea errazagoa izan daiteke. Hala ere, zer bereizteko gai izan beharko ginateke gure kabuz?

  • Zerk lagundu ahal digu gure kontzientzia trebatzen eta erabaki onak hartzen?

Mapa batek bezala, gure kontzientziak bizitzan nondik joan behar dugun erabakitzen laguntzen gaitu.

5. Errespetatu besteen kontzientziak

Pertsona desberdinek erabaki desberdinak hartzen dituzte. Nola errespetatu ahal ditugu besteen kontzientziak? Aztertu bi egoera:

1. egoera: Asko makillatzea gustatzen zaion arreba bat kongregazioz aldatzen da. Baina, bertako arreba asko deseroso sentitzen dira ohitura honekin.

Irakurri Erromatarrei 15:1 eta 1 Korintoarrei 10:23, 24 eta aztertu elkarrekin:

  • Bertset hauetan oinarrituta, zer erabaki dezake arrebak? Imajinatu zure kontzientziak gauza bat egitea baimentzen dizula, baina, inguruko pertsonei ez. Egoera horretan, zer egingo zenuke?

2. egoera: Anaia batek badaki Bibliak ez duela alkohola neurriz edatea debekatzen, baina, berak ezer ez edatea erabakitzen du. Orduan, festa batera gonbidatzen dute, eta bertan, alkohola edaten ari diren anai-arrebak ikusten ditu.

Irakurri Kohelet 7:16 eta Erromatarrei 14:1, 10 eta aztertu elkarrekin:

  • Bertset hauetan oinarrituta, zer erabaki dezake anaiak? Imajinatu zure kontzientziak gauza bat egitea debekatzen dizula, baina, inguruko pertsonei ez. Egoera horretan, zer egingo zenuke?

 Zer pauso eman behar ditugu erabaki onak hartzeko?

1. Eskatu Jehobari laguntza zer egin erabakitzeko (Santiago 1:5).

2. Ikertu Biblia eta Biblian oinarritutako argitalpenak erabilgarriak diren printzipioak aurkitzeko. Gainera, esperientzia duten kristauekin hitz egin dezakezu.

3. Aztertu zure erabakiak zer eragin izango duen zure eta besteen kontzientzietan.

ZER DIO JENDEAK? «Nahi duzuna egiteko eskubidea duzu. Zer axola dio besteek pentsatzen dutena?».

  • Zergatik izan beharko genituzke kontuan Jainkoaren eta beste pertsonen sentimenduak?

LABURPENA

Erabaki onak hartzen ditugu, ondorengo bi gauzak kontuan hartzen ditugunean: Jehobaren sentimenduak eta gure ekintzek besteei lagundu edo kalte egingo dieten.

Berrikuspena

  • Nola hartu ditzakegu Jehoba poztuko duten erabakiak?

  • Nola trebatu dezakegu gure kontzientzia?

  • Nola errespetatzen ditugu besteen kontzientziak?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Nola hartu ditzakezu Jainkoarekin duzun adiskidetasuna sendotzeko erabakiak?

«Jehoba ohoratzen duten erabakiak hartu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 apirilak 15)

Jehobak aholkuak ematen dizkigun moduari buruz hausnartu.

Jehobak bere herria gidatzen du (9:50)

Ikusi zerk lagundu zion gizon bati erabaki zail bat hartzen.

Jehobak ona den guztia ematen digu (5:51)

Jehobak gai batzuei buruz ez ditu argibide zehatzak ematen. Ikasi nola poztu ahal dugun Jehoba kasu hauetan.

«Beti behar al dira Bibliako aginduak?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2003 abenduak 1)