Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

37 IKASGAIA

Zer esaten du Bibliak lana eta diruari buruz?

Zer esaten du Bibliak lana eta diruari buruz?

Kezkatuta sentitu al zara noizbait lana edo diruagatik? Batzuetan gure beharrak asetzea eta aldi berean Jehobari berak merezi duen adorazioa ematea, erronka bat izan daiteke. Bibliak lagundu ahal diguten aholku praktikoak eskaintzen ditu.

1. Zer esaten du Bibliak lanari buruz?

Jainkoak gure lanaz gozatzea nahi du. Bibliak esaten duenaren arabera «gizakiarentzat hoberena [...] bere lanaren fruituaz gozatzea» da (Kohelet 2:24). Jehobak gogor egiten du lan. Bera imitatuz langile finak garenean, Jehoba pozten dugu eta zoriontsu sentitzen gara.

Lana garrantzitsua da. Baina, ez litzateke Jehobari ematen diogun zerbitzua baino garrantzitsuagoa izan beharko (Joan 6:27). Jehobak ondorengoa promesten digu: Berari ematen diogun zerbitzua guretzat gauzarik garrantzitsuena bada, bizitzeko behar duguna emango digula.

2. Zein da diruari buruzko ikuspuntu orekatua?

Dirua babes bat dela onartzen du Bibliak. Baina, aldi berean, diruak soilik ez gaituela zoriontsu egingo ohartarazten digu (Kohelet 7:12). Horregatik, dirua ez maitatzera eta dugunarekin pozik egotera animatzen gaitu (Irakurri Hebrearrei 13:5). Dugunarekin pozik sentitzen garenean, ez gara gaizki sentituko gehiago ez izateagatik. Gainera, beharrezkoak ez diren zorrak saihestuko ditugu (Esaera Zaharrak 22:7). Era berean, ez gara dirua irabazteko joko arriskutsuetan eta azkar aberasteko modu errazetan eroriko.

3. Nola erabili dezakegu dirua eskuzabaltasunez?

Jehoba Jainko eskuzabala da eta bera imitatzen dugu «eskuzabal jokatuz» (1 Timoteori 6:18). Gure dirua eskuzabaltasunez erabili dezakegu kongregazioari eta beharrean daudenei laguntzeko, anai-arrebei batez ere. Baina, Jehobak gehien estimatzen duena ez da zenbat ematen dugun, emateko ditugun arrazoiak baizik. Eskuzabaltasunez eta bihotzez ematen dugunean, zoriontsu izango gara eta Jehoba poztuko dugu (Irakurri Eginak 20:35).

SAKONDUZ

Ikusi zer emaitza onak lortu ditzakegun lanari buruzko jarrera egokia izatean eta dugunarekin pozik egotean.

4. Jehoba ohoratu lan egiteko moduarekin

Jehobarekin dugun adiskidetasunak lanean dugun jarreran eragina izan beharko luke. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zerk deitu dizu arreta Jasonek bere lantokian erakutsitako jokabideaz?

  • Zer egin zuen lanari buruzko ikuspuntu egokia izateko?

Irakurri Kolosarrei 3:23, 24 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik da garrantzitsua lanari buruz dugun ikuspuntua?

Lana inportantea da. Baina, inoiz ez litzateke Jehobari ematen diogun zerbitzua baino inportanteagoa izan beharko.

5. Dugunarekin pozik egoteak laguntzen gaitu

Pertsona asko ahal duten diru guztia lortzen saiatzen dira. Baina, Bibliak beste aholku bat ematen digu. Irakurri 1 Timoteori 6:6-8 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egitera animatzen gaitu Bibliak?

Oso gutxi dugunean ere, zoriontsuak izan gaitezke. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Diru gutxi izan arren, zergatik dira familia horiek zoriontsu?

Baina asko baldin badugu, eta oraindik gehiago nahi badugu? Jesusek adibide baten bitartez, honen arriskua adierazi zuen. Irakurri Lukas 12:15-21 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer ikasi duzu Jesusen adibidetik? (Ikusi 15 bertseta)

Irakurri eta konparatu Esaera Zaharrak 10:22 eta 1 Timoteori 6:10. Gero, aztertu elkarrekin:

  • Zer da zure ustez inportanteena? Jehobarekin adiskidetasuna izatea ala diru asko edukitzea? Zergatik?

  • Zer arazo sortzen ditu beti diru gehiago nahi izateak?

6. Jehobak gure beharrak asetuko ditu

Lan eta diru arazoek Jehobarengan konfiantza dugun jakiten laguntzen digute. Ikusi BIDEOA arazo hauek ditugunean zer egin dezakegun jakiteko, eta aztertu elkarrekin:

  • Zer arazo zituen anaiak?

  • Zer egin zuen hauek gainditzeko?

Irakurri Mateo 6:25-34 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer promesten die Jehobak berari lehentasuna ematen diotenei?

ZER DIO JENDEAK? «Gogor egin behar dut lan nire familia mantentzeko. Ezin dut kongregazioko bilera guztietara joan».

  • Zer biblia-aipuk konbentzitzen zaitu Jehobari lehentasuna ematea beti erabakirik onena dela?

LABURPENA

Lana eta dirua beharrezkoak dira. Baina, ez dira inoiz Jehobaren adorazioa baino garrantzitsuagoak izan behar.

Berrikuspena

  • Zerk lagunduko dizu lanari buruzko ikuspuntu orekatsua izaten?

  • Nola laguntzen dizu duzunarekin pozik egoteak?

  • Jehobak bere herriaren beharrak asetuko dituela promesten du. Nola erakutsi dezakezu promesa honetan konfiantza duzula?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu ea Bibliaren arabera dirua gaitz bat den.

«“Gaitz guztien sustraia” al da dirua?» (Web artikulua)

Ikasi zer jarrera izan behar dugun ematean, Jainkoaren gustukoa izateko.

«Zer dio Bibliak emateari buruz?» (Web artikulua)

Ikusi zerk lagundu zion apustularia eta lapurra zen gizon bati bere bizimodua aldatzen.

«Zaldien lasterketak izugarri gustatzen zitzaizkidan» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 azaroak 1)