Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

41 IKASGAIA

Zer esaten du Bibliak sexuari buruz?

Zer esaten du Bibliak sexuari buruz?

Jende asko deseroso sentitzen da sexuari buruz hitz egiten. Hala ere, Bibliak sexuari buruz hitz egiten duenean, argitasunez eta duintasunez egiten du. Esaten duena gure onerako da, eta honek zentzua du. Azken finean, Jehoba gure Sortzailea da. Berak badaki guretzat hoberena zer den. Bera pozteko eta bizitzaz betirako gozatzeko zer egin behar dugun irakasten digu.

1. Nola ikusten du Jehobak sexua?

Sexua Jehobak gizakioi emandako opari bat da. Berak, ezkondutako gizon eta emakume baten artean opari honetaz gozatzea nahi du. Opari honek haurrak izateko aukera ematen die bikoteei. Gainera, euren maitasuna modu natural eta atsegin batean erakusteko aukera ematen die. Horregatik dio Jainkoaren Hitzak gaztaroko emaztearekin gozatzeko (Esaera Zaharrak 5:18, 19). Senar-emazte kristauek euren ezkontideari leial izatea espero du Jehobak. Beraz, ez lirateke inoiz adulterioan erori beharko (Irakurri Hebrearrei 13:4).

2. Zer da sexu moralgabekeria?

Bibliaren arabera, moralgabekerian erortzen direnek ez dituzte Jainkoaren Erreinuaren bedeinkapenak jasoko (1 Korintoarrei 6:9, 10). Bibliako idazleek por·neiʹa hitz grekoa erabili zuten sexu moralgabekeria deskribatzeko. Hitz honek ondorengoak ditu barne: 1) Ezkonduta ez daudenen arteko sexu-harremanak a, 2) homosexualitatea eta 3) gizaki eta animalien arteko sexu-harremanak. Sexu moralgabekeriatik alde egiten dugunean, Jehoba pozten dugu eta gainera ona da guretzat (1 Tesalonikarrei 4:3).

SAKONDUZ

Aztertu nola baztertu dezakezun sexu moralgabekeria eta zer emaitza onak dituen moralki garbi mantentzeak.

3. Egizu ihes sexu moralgabekeriatik

Jose izeneko gizon leial bat gogor saiatu zen moralki garbi mantentzen. Irakurri Hasiera 39:1-12 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik ihes egin zuen Josek? (Ikusi 9 bertseta)

  • Zure ustez, Josek erabakirik egokiena hartu al zuen? Zergatik?

Nola imitatu dezakete gaur egungo gazteek Jose eta sexu moralgabekeriatik ihes egin? Ikusi BIDEOA.

Jehobak guztiok moralgabekeria baztertzea nahi du. Irakurri 1 Korintoarrei 6:18 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egoerek eraman dezakete norbait sexu moralgabekerian erortzera?

  • Nola egin dezakezu ihes moralgabekeriatik?

4. Tentazioari aurre egin ahal diozu

Batzuetan, sexu moralgabekerian erortzeko tentazioari aurre egitea zaila izan daiteke. Zergatik? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Bideoko anaia, bere pentsamendu eta ekintza batzuek emazteari desleial izatera eraman ahal zutela konturatu zen. Zer egitea erabaki zuen?

Kristau leialak ere euren pentsamenduak garbi mantentzeko, batzuetan, gogor saiatu behar dira. Zer egin dezakezu gauza moralgabeetan etengabe ez pentsatzeko? Irakurri Filipoarrei 4:8 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer gauzetan pentsatu beharko genuke?

  • Biblia irakurtzeak eta Jehobaren zerbitzuan lanpetuta egoteak, bekatu egiteko tentazioari aurre egiten laguntzen digute. Nola?

5. Jehobaren arauak gure onerako dira

Jehobak badaki guretzako onena zer den. Horregatik, moralki garbi mantentzeko zer egin behar dugun eta zer emaitza onak lortuko ditugun azaltzen digu. Irakurri Esaera Zaharrak 7:7-27 edo ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola bideratu zen gizon gaztea tentaziora eraman zezakeen egoera batetara? (Ikusi Esaera Zaharrak 7:8, 9)

  • Esaera Zaharrak 7:23, 26⁠aren arabera, sexu moralgabekeriak ondorio larriak izan ditzake. Beraz, moralki garbi mantentzen bagara, zer arazo baztertu ditzakegu?

  • Nola lagundu ahal digu moralki garbi egoteak bizitzaz betirako gozatzen?

Pertsona batzuen arabera, Bibliak homosexualitateari buruz dioena ez da maitekorra. Baina Jehoba maitasunezko Jainkoa da eta guztiok bizitzaz betirako gozatzea nahi du. Hau lortzeko, bere arauen arabera bizi behar dugu. Irakurri 1 Korintoarrei 6:9-11 eta aztertu elkarrekin:

  • Jainkoaren arabera, desio homosexualak al dira desegokiak diren bakarrak?

Jehoba pozteko, denok aldaketak egin behar ditugu. Baina, merezi al du ahaleginak egiteak? Irakurri 19. Salmoa 9, 12 [19:8, 11, NWT] eta aztertu elkarrekin:

  • Zure ustez, Jehobaren arau moralak arrazoizkoak al dira? Zergatik edo zergatik ez?

Jehobak pertsona askori lagundu die bere arau moralak jarraitzen. Zuri ere lagundu ahal dizu.

ZER DIO JENDEAK? «Elkar maitatzen duten bi pertsonen arteko sexu-harremanak ondo daude».

  • Eta zuk, zer esango zenuke?

LABURPENA

Sexua senar-emazteek gozatzeko Jehobaren opari bat da.

Berrikuspena

  • Zer dago sexu moralgabekeriaren barne?

  • Zerk lagunduko digu sexu moralgabekeria baztertzen?

  • Nola laguntzen digu Jehobaren arau moralak jarraitzeak?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu garrantzitsua al den Jainkoarentzat bikoteak ezkontzea edo ez.

«Zer dio Bibliak ezkondu gabe elkarrekin bizitzeari buruz?» (Web artikulua)

Bibliak homosexualitateari buruz esaten duenak ez du esan nahi homosexualak gorrotatu behar ditugunik. Aztertu zergatik.

«Gaizki al dago homosexualitatea?» (Web artikulua)

Ikasi nola babesten gaituzten Jainkoaren arauek sexu jardueren inguruan.

«Aho-bidezko sexua, benetako sexua al da?» (Web artikulua)

«Duintasunez tratatu ninduten» bizipenean, homosexual batek bere bizitza aldatu zuen Jainkoa pozteko. Ikusi zerk bultzatu zuen hau egitera.

«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 apirilak 1)

a Onargarriak ez diren sexu jardueren barne ondorengoak daude: sexu-harremanak, aho-bidezko sexua, uzki-bidezko sexua eta beste pertsona baten sexu-organoak ukitzea sexu gozamena jasotzeko edo emateko.