Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

42 IKASGAIA

Zer dio Bibliak ezkonduta edo ezkongabe egoteari buruz?

Zer dio Bibliak ezkonduta edo ezkongabe egoteari buruz?

Kultura batzuen arabera, pertsona bat ezin da zoriontsu izan ezkontzen ez bada. Hala ere, ezkondutako pertsona asko ez dira zoriontsuak, eta ezkongabeak diren asko zoriontsuak dira. Horregatik, Bibliak ezkontzari eta ezkongabe egoteari buruz hitz egiten duenean, biak Jehobaren opariak direla dio.

1. Zeintzuk dira ezkongabe egotearen abantaila batzuk?

Bibliak dio: «Ezkontzen denak, beraz, ongi egiten du, eta ezkontzen ez denak, hobeki» (Irakurri 1 Korintoarrei 7:32, 33, 38). Zein zentzutan egin dezake ezkongabeak «hobeki»? Ezkongabe dagoen kristaua ez da bere ezkontidearen beharrez arduratu behar. Ondorioz, orokorrean askatasun handiagoa du. Adibidez, askok Jehobarengatik gehiago egin dezakete modu interesgarrietan. Esaterako, beste herrialde batzuetara joan daitezke berri onak predikatzera. Eta garrantzitsuagoa dena, denbora gehiago eman dezakete Jehobarekin duten harremana estutzen.

2. Zeintzuk dira legalki ezkonduta egotearen abantaila batzuk?

Ezkongabe egotearen antzera, ezkonduta egoteak abantaila bereziak ekartzen ditu. «Bi elkarrekin ari izatea bakarka baino» hobe dela dio Bibliak (Kohelet 4:9). Eta hau egia da, bereziki Bibliako printzipioak betetzen dituzten kristau ezkonduen kasuan. Legalki ezkonduta dauden bikoteek elkar maite, errespetatu eta zainduko dutela promestu dute. Ondorioz, normalean ezkondu gabe elkarrekin bizi diren bikoteak baino seguruago sentitzen dira. Eta beraien seme-alabak ere seguruago sentituko dira.

3. Zein da Jehobak ezkonduta egoteari buruz duen ikuspuntua?

Jehobak lehenengo ezkontza-harremana sortu zuenean esan zuen: «Gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko» (Hasiera 2:24). Senarra eta emaztea bizirik dauden bitartean, elkarrekin egotea eta elkar maitatzea nahi du Jehobak. Berarentzat, dibortzioa onartzeko egoera bakarra ezkontide bat adulterioan erortzea da. Horrelakoetan, Jehobak errugabea den ezkontideari dibortziatuko den edo ez erabakitzeko eskubidea ematen dio a (Mateo 19:9). Gainera, Jehobak ez du poligamia kristauen artean onartzen (1 Timoteori 3:2, oharra).

SAKONDUZ

Ikasi nola izan zaitezkeen zoriontsu eta nola poztu dezakezun Jehoba ezkongabe edo ezkonduta egonda ere.

4. Ongi erabili ezkongabe egotearen oparia

Jesusentzat ezkongabe egotea opari bat zen (Mateo 19:11, 12). Irakurri Mateo 4:23 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola erabili zuen Jesusek ezkongabe egotearen oparia bere Aita zerbitzatzeko eta besteak laguntzeko?

Jesusen antzera, kristauek ezkongabe egoteaz gozatu dezakete. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola atera ahal diote kristauek probetxurik handiena ezkongabe egoteari?

Ba al zenekien?

Bibliak ez du ezkontzeko adin minimorik jartzen. Hala ere, sexu desioaren intentsitate goreneko unea pasa arte itxarotera animatzen du. Izan ere, garai honetako sentimenduek pertsona gazte bati erabaki zentzuduna hartzea zaildu ahal diote (1 Korintoarrei 7:36NWT).

5. Izan zentzuduna ezkontidea aukeratzean

Zure ezkontidea aukeratzea inoiz hartuko duzun erabakirik garrantzitsuenen artean dago. Irakurri Mateo 19:4-6 eta 19:9NWT eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik ez luke kristau batek ezkontzeko erabakia ongi pentsatu gabe hartu behar?

Bibliak ezkontide aproposa aukeratzen lagundu ahal zaitu. Guztiaren gainetik, Jehoba maite duen ezkontide bat aukeratu behar duzu. b Irakurri 1 Korintoarrei 7:39 eta 2 Korintoarrei 6:14. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Zergatik ezkondu behar dugu soilik kristaua den pertsona batekin?

  • Jehoba maite ez duen norbaitekin ezkontzen bagara, zure ustez nola sentituko da Jehoba?

Oso ezberdinak diren bi animalia elkarrekin uztartuz gero, asko sufrituko dute. Era berean, kristau bat Jehoba maite ez duen pertsona batekin ezkontzen bada, arazo asko izango ditu.

6. Izan Jehobak ezkon-harremanari buruz duen ikuspuntu berbera

Antzinako Israelen gizon batzuk arrazoi berekoiengatik dibortziatzen ziren. Irakurri Malakias 2:13, 14, 16 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik gorrotatzen du Jehobak berarentzat bidezkoa ez den dibortzioa?

Adulterioak eta dibortzioak ezkontide errugabea eta seme-alabak mintzen dituzte.

Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Jehoba maite ez duen norbaitekin ezkonduta bazaude, zer egin dezakezu zure ezkon-harremana zoriontsua izateko?

7. Jarraitu Jehobaren arauak ezkon-harremanean

Pertsona batek, agian, ahalegin handiak egin behar ditu Jehobaren arauak ezkon-harremanean betetzeko. c Baina hori egiten dutenak bedeinkatzen ditu Jehobak. Ikusi BIDEOA.

Irakurri Hebrearrei 13:4 eta aztertu elkarrekin:

  • Zure ustez, Jehobaren ezkon-harremanari buruzko arauak arrazoizkoak al dira? Zergatik edo zergatik ez?

Kristauek ezkontzak eta dibortzioak legalki erregistratzea espero du Jehobak. Izan ere, herrialde gehienetan gobernuek erregistro hauek egitea eskatzen dute. Irakurri Titori 3:1 eta aztertu elkarrekin:

  • Ezkonduta bazaude, ziur al zaude zure ezkontza legalki erregistratuta dagoela?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik ezkondu behar du elkarrekin bizi den bikote batek?».

  • Nola erantzungo zenuke?

LABURPENA

Ezkongabe eta ezkonduta egotea Jehobaren opariak dira. Jehobaren nahiarekin baldin badatoz, biek poza eta zoriontasuna ekarri ditzakete.

Berrikuspena

  • Nola atera ahal dio pertsona batek probetxurik handiena ezkongabe egoteari?

  • Zergatik dio Bibliak soilik kristaua den pertsona batekin ezkondu behar dugula?

  • Bibliaren arabera, zein da dibortziorako arrazoi bakarra?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Zer esan nahi du «Jaunarengan bakarrik» ezkontzearen aginduak?

«Irakurleen galderak» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2004 uztailak 1)

Ikusi hiru eredu, norbaitekin ateratzeari buruzko edo ezkontzari buruzko erabaki onak hartzen laguntzeko.

Nola egon zaitezke ezkontzeko prest? (11:53)

Ikasi zergatik sentitzen duen anaia batek Jehobak eman diona, utzi duen edozer gauza baino askoz baliotsuagoa dela.

Egia ikasiko zuela espero nuen (1:56)

Zer gauza aztertu beharko lituzke pertsona batek dibortzioan edo banaketan pentsatu aurretik?

«Ohoratu “Jainkoak uztartu duena”» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2018 abendua)

a Ikusi 4. oharra banaketari buruz gehiago ikasteko, adulteriorik gertatu ez denean.

b Kultura batzuetan gurasoek aukeratzen dute beraien seme-alabentzako ezkontidea. Kasu hauetan, guraso maitekorrek ez diote garrantzi handiena diruari, ezta maila sozialari emango ere. Horren ordez, garrantzitsuena ezkontideak Jehoba maite duen edo ez izango da.

c Ezkondu gabe norbaitekin bizi bazara, pertsona horrekin ez jarraitzea edo berarekin ezkontzea erabaki pertsonala da.