Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

43 IKASGAIA

Zer dio Bibliak alkohola edateari buruz?

Zer dio Bibliak alkohola edateari buruz?

Munduan zehar, jendeak alkoholari buruz iritzi desberdinak ditu. Batzuek noizean behin euren lagunekin daudenean alkohola edaten dute. Beste batzuek, berriz, alkoholik ez edatea erabakitzen dute. Eta badaude beste batzuk, mozkortzeraino edaten dutenak. Baina, zer dio Bibliak alkoholari buruz?

1. Gaizki al dago alkohola edatea?

Bibliak ez du alkohola edatea debekatzen. Horren ordez, Jainkoak gizakioi emandako oparien artean, Bibliak «gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa» aipatzen du (104. Salmoa 14, 15). Gainera, Biblian agertzen diren gizon eta emakume leial batzuek alkohola edan zuten (1 Timoteori 5:23).

2. Zer aholku ematen die Bibliak alkohola edatea erabakitzen dutenei?

Jehobak neurrigabe edatea eta mozkorkeria kondenatzen ditu (1 Korintoarrei 6:10). Bere Hitzak dio: «Ez zaitez elkartu zurruteroekin [edo mozkorrekin]» (Esaera Zaharrak 23:20). Beraz, edatea erabakitzen badugu, bakarrik edo besteekin gaudenean ere, ez genuke neurrigabe egin beharko. Eta, zer da neurrigabe edatea? Alkoholaren erruz ezin dugunean argi pentsatu, ezin ditugunean hitzak eta ekintzak kontrolatu edota gure osasuna kaltetzen denean, gehiegi edaten arituko ginateke. Edaten dugun kopurua ezin badugu kontrolatu, ezer ez edatea erabaki beharko genuke.

3. Nola errespetatu ahal ditugu besteek alkoholari buruz hartutako erabakiak?

Pertsona bakoitzak erabaki behar du alkohola edatea edo ez. Norbaitek alkohola neurriz edatea erabakitzen badu, ez genuke epaitu beharko. Era berean, edan nahi ez duen norbait ez genuke edatera presionatuko (Erromatarrei 14:10). Bestalde, guk edatea bestentzat arazo bat baldin bada, orduan ez edatea erabakiko dugu (Irakurri Erromatarrei 14:21). Bibliak dio: «Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik» (Irakurri 1 Korintoarrei 10:23, 24).

SAKONDUZ

Aztertu edatea edo ez, eta zenbat edatea erabakitzen lagunduko dizuten biblia-printzipioak. Gainera, ikusi zer egin dezakezun alkoholarekin arazoak badituzu.

4. Erabaki edango duzun edo ez

Zer pentsatzen zuen Jesusek alkohola edateari buruz? Erantzuna aurkitzeko, aztertu berak egin zuen lehen miraria. Irakurri Joan 2:1-11 eta aztertu elkarrekin:

  • Jesusek alkoholari buruz zuen ikuspuntua eta edaten zuten pertsonez pentsatzen zuena aztertuz, zer ikasi dezakegu?

  • Jesusek ez zuen alkohola edatea debekatu. Beraz, zer ikuspuntu izan beharko lukete kristauek edatea erabakitzen dutenei buruz?

Hala ere, kristauek alkohola edateko eskubidea izateak ez du esan nahi hau egitea beti zentzuzkoa denik. Irakurri Esaera Zaharrak 22:3 eta aztertu zer eragina izan dezaketen ondorengo egoerek, edatea edo ez erabakitzean:

  • Ibilgailu bat gidatzean edo makineria erabiltzean.

  • Haurdun egotean.

  • Medikuak alkoholik ez edatea gomendatzean.

  • Edaten duzuna kontrolatzeko arazoak izatean.

  • Legeak uzten ez duenean.

  • Iraganean alkoholarekin arazoak izan zituelako, ezer ez edatea erabaki duen norbaitekin egotean.

Ezkontzetan edo beste festetan alkohola eskainiko al zenuke? Erabaki bat hartzen laguntzeko, ikusi BIDEOA.

Irakurri Erromatarrei 13:13 eta 1 Korintoarrei 10:31, 32. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Printzipio hauek betetzeak, nola lagundu ahal dizute Jehoba poztuko duen erabaki bat hartzen?

Kristau bakoitzak alkohola edatea edo ez bere kabuz erabaki behar du. Batzuetan alkohola edaten badu ere, beste batzuetan ez edatea erabaki dezake.

5. Erabaki zenbat edango duzun

Alkohola edatea erabakitzen baduzu, ondorengoa gogoan izan: Jehobak ez du alkohola debekatzen, baina neurrigabe edatea kondenatzen du. Zergatik? Irakurri Oseas 4:11, 18 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer gertatu daiteke pertsona batek neurrigabe edaten duenean?

Nola saihestu dezakegu neurrigabe edatea? Gure mugak ezagutu eta onartu behar ditugu. Irakurri Esaera Zaharrak 11:2 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik da ideia ona edango duzun kopuruari muga zehatz bat jartzea?

6. Nola gainditu alkoholarekin loturiko arazoak?

Ikusi zerk lagundu zion gizon bati alkohola neurrigabe edateari uzten. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer jarrera zuen Dmitry-k alkohola edaten zuenean?

  • Berehala edaten uzteko gai izan al zen?

  • Zerk lagundu zion alkoholaren menpekotasuna gainditzen?

Irakurri 1 Korintoarrei 6:10, 11 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer-nolako garrantzia du mozkorkeriak?

  • Nola dakigu alkoholarekin arazoak dituen norbaitek aldaketak egin ditzakeela?

Irakurri Mateo 5:30 eta aztertu elkarrekin:

  • Eskua moztearen adibideak, Jehoba pozteko agian sakrifizioak egin behar ditugula irudikatzen du. Zer egin dezakezu alkoholaren arazoa gainditzeko borrokan bazabiltza? a

Irakurri 1 Korintoarrei 15:33 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer eragin izan dezakete zure lagunek edaten duzun kopuruan?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Gaizki al dago alkohola edatea?».

  • Eta zuk, zer erantzungo zenuke?

LABURPENA

Alkohola guk bizitzaz gozatzeko eman digu Jehobak. Baina, neurrigabe edatea eta mozkorkeria kondenatzen ditu.

Berrikuspena

  • Zer dio Bibliak alkohola edateari buruz?

  • Zeintzuk dira neurrigabe edatearen arriskuak?

  • Nola errespetatu ditzakegu alkoholarekin loturiko besteen erabakiak?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Nola hartu ditzakete gazteek alkohola edateari buruzko erabaki onak?

Oroitu: edan aurretik bi aldiz pentsatu (2:31)

Ikusi zer pauso eman ditzakezun alkoholarekin dituzun arazoak gainditzeko.

«Nola mantendu alkohola kontrolpean?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2010 urtarrilak 1)

«Hondorik gabeko kupela nintzen» bizipenean, ikusi nola lortu zuen gizon batek alkoholaren menpekotasunetik askatzea.

«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 maiatzak 1)

a Alkoholaren menpe daudenek, arazo honi aurre egiteko beharbada laguntza profesionala beharko dute. Mediku askoren arabera, alkoholarekin arazoak izan dituztenek ez lukete ezer edan beharko.