Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

45 IKASGAIA

Zer da neutraltasuna?

Zer da neutraltasuna?

Jesusek irakatsi zuen arabera, bere jarraitzaileek ez dute munduaren parte izan behar (Joan 15:19). Honek neutralak izatea esan nahi du. Hau da, ez dugu munduko politikan eta gerretan parte hartzen. Egia esan, neutral izatea ez da beti erraza. Izan ere, jendearen burla jaso dezakegu. Nola izan gaitezke neutralak eta Jehobari leial mantendu?

1. Zer ikuspuntu dute egiazko kristauek giza gobernuei buruz?

Kristauok gobernuak errespetatzen ditugu. Izan ere, Jesusek esan zuena betetzen dugu: «Eman Zesarrena Zesarri» (Markos 12:17). Horregatik, gure herrialdeko legeak obeditzen ditugu eta, adibidez, zergak ordaintzen ditugu. Bibliak irakasten duenaren arabera, giza gobernuek Jehobak uzten dielako soilik agintzen dute (Erromatarrei 13:1). Beraz, giza gobernuen autoritatea mugatua dagoela ulertzen dugu. Ziur gaude Jainkoak eta bere Erreinuak gizakion arazo guztiak konponduko dituztela, eta horren zain gaude.

2. Nola erakutsi dezakegu neutralak garela?

Jesusen antzera, ez gara arazo politikoetan sartzen. Ingurukoak Jesusen mirariak ikustean, errege egiten saiatu ziren, baina berak ez zien utzi (Joan 6:15). Zergatik ez? Beranduago esan zuenagatik: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa» (Joan 18:36). Jesusen jarraitzaileek bezala, neutraltasuna modu askotan erakusten dugu. Esaterako, ez dugu gerretan parte hartzen (Irakurri Mikeas 4:3). Bestalde, nazioen ikurrak errespetatzen ditugu, bandera adibidez. Baina ez diegu Jainkoari eman behar diogun ohorea ematen (1 Joan 5:21). Gainera, ez gara alderdi edo hautagai politiko baten alde edo aurka jartzen. Modu honetan eta beste batzuetan ere, Jainkoaren gobernuari, hau da, Erreinuari guztiz leial garela erakusten dugu.

SAKONDUZ

Aztertu zure neutraltasuna probapean jarri dezaketen egoerak. Eta ikusi nola hartu ditzakezun Jehoba poztuko duten erabakiak.

3. Egiazko kristauak neutralak dira

Jesusek eta bere jarraitzaileek eredua jarri ziguten. Irakurri Erromatarrei 13:1, 5-7 eta 1 Pedro 2:13, 14. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik errespetatu behar ditugu giza gobernuak?

  • Nola erakusten dugu euren autoritatea onartzen dugula?

Gerra garaian, nazio batzuek neutralak direla esaten dute. Baina, benetan bi alderdiei laguntzen diete. Beraz, zer da benetako neutraltasuna? Irakurri Joan 17:16. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer esan nahi du neutral izateak?

Zer egingo genuke giza gobernuek Jainkoaren legearen aurka doan zerbait egiteko eskatzen digutenean? Irakurri Eginak 5:28, 29. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Gizakien legeak eta Jainkoaren legeak bat ez datozenean, norenak obeditu beharko genituzke?

  • Burura etortzen al zaizu kristauek giza gobernuen lege bat obedituko ez duten egoeraren bat?

4. Izan neutral pentsamendu eta ekintzetan

Irakurri 1 Joan 5:21. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Ayenge-k alderdi politiko baten alde ez jartzea edo bandera agurtzea bezalako ospakizun nazionalistetan parte ez hartzea erabaki zuen. Zergatik?

  • Zure ustez, erabaki zentzuduna hartu al zuen?

Zein beste egoeretan jarri daiteke probapean gure neutraltasuna? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola mantendu dezakegu gure neutraltasuna mundu-mailako kirol ekitaldietan?

  • Politikarien erabakiek zuzen-zuzenean eragiten digutenean, nola mantendu dezakegu gure neutraltasuna?

  • Zer eragin izan dezakete komunikabideek eta lagunek gure neutraltasunean?

Zer egoeretan mantendu behar du kristauak neutraltasuna pentsamendu eta ekintzetan?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik ez zaudete alderdi politiko baten alde?».

  • Eta zuk, zer erantzungo zenuke?

LABURPENA

Kristauak euren pentsamendu, hitz eta ekintzetan politikan neutral mantentzen gogor saiatzen dira.

Berrikuspena

  • Zer da giza gobernuei eman behar dieguna?

  • Zergatik mantendu behar dugu neutraltasuna politikan?

  • Zer egoerek jarri dezakete probapean gure neutraltasuna?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Zer sakrifizio egin beharko ditugu agian neutraltasuna mantentzeko?

Jehoba ez da inoiz gutaz ahaztu (3:14)

Familien neutraltasuna probapean jartzen denerako prest egoteko, zer egin dezakete aurretik?

Eutsi neutraltasunari jendaurreko ekitaldietan (4:25)

Pertsona batek lortu dezakeen ohorerik handiena ez da bere herrialdea defendatzea. Zergatik?

Jainkoarentzat dena posible da (5:19)

Aztertu nola lortu dezakezun mundu honen parte ez izatea lanari buruzko erabakiak hartzean.

«Nork bere zama eraman beharko baitu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2006 martxoak 15)