Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

46 IKASGAIA

Zergatik gure burua eskaini eta bataiatu?

Zergatik gure burua eskaini eta bataiatu?

Zeure burua Jehobari eskaintzen diozu otoitz baten bitartez. Otoitz honetan, bera bakarrik zerbitzatuko duzula eta zure bizitzan lehentasuna izango duela promesten diozu (40. Salmoa 9 [40:8, NWT]). Honen ondoren, bataioa dator. Hau eginez, zeure burua Jehobari eskaini diozula erakusten diezu besteei. Jehobari zeure burua eskaintzea inoiz hartu dezakezun erabakirik garrantzitsuena da. Beraz, zure bizitza aldatuko duen erabaki garrantzitsua izanik, zerk bultzatu behar zaitu hau hartzera?

1. Zerk bultzatu behar zaitu zure burua eskaintzera?

Jehoba maite dugulako gure burua eskaintzen diogu (1 Joan 4:10, 19). Bibliak ondorengoa egitera animatzen gaitu: «Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz» (Markos 12:30). Jainkoa maite dugula erakusten dugu, esaten eta egiten dugunarekin. Elkar maitatzen duen bikote bat ezkontzen den bezala, Jehobari diogun maitasunak geure burua berari eskaintzera eta bataiatzera bultzatzen gaitu.

2. Zer bedeinkapen eskaintzen die Jehobak bataiatutako lekukoei?

Bataiatzen zarenean, Jehobaren familia zoriontsuaren kide bihurtzen zara. Bere maitasuna modu askotan sentituko duzu eta orain berarekin duzun adiskidetasuna estutuko da (Irakurri Malakias 3:16-18). Eta Jehoba zure Aita izateaz gain, bera maite duten eta zu maite zaituzten anaia eta arreba asko izango dituzu. Hauekin batera mundu-mailako familia espiritual bat osatuko duzu (Irakurri Markos 10:29, 30). Noski, bataiatzeko pauso batzuk eman behar dituzu. Jehobari buruz ikasi, bera maitatu eta bere Semearengan fedea jarri behar duzu. Azkenik, Jehobari zeure burua eskaini behar diozu. Gauza guzti hauek egiten badituzu, eta bataiatzen bazara, bizitzaz betirako gozatzeko aukera izango duzu. Jainkoaren Hitzak bataioak salbatzen gaituela dio (1 Pedro 3:21).

SAKONDUZ

Aztertu Jehobari zeure burua eskaintzea eta bataiatzea zergatik izan behar diren zuretzat hain garrantzitsuak.

3. Denok erabaki behar dugu nor zerbitzatuko dugun

Antzinako Israelen, pertsona batzuek Jehoba eta Baal jainko faltsua aldi berean zerbitzatu ahal zituztela pentsatzen zuten. Baina, Jehobak bere profeta Elias okerreko ideia hau zuzentzera bidali zuen. Irakurri 1 Erregeak 18:21 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer erabaki hartu behar zuten israeldarrek?

Israeldarren antzera, guk ere nor zerbitzatuko dugun erabaki behar dugu. Irakurri Lukas 16:13 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik ezin ditugu Jehoba eta aldi berean beste norbait edo zerbait zerbitzatu?

  • Nola erakusten diogu Jehobari bera zerbitzatzea aukeratu dugula?

4. Hausnartu Jehobak dizun maitasunean

Jehobak opari zoragarri asko eman dizkigu. Zer eman ahal diogu berari? Ikusi BIDEOA.

Zein eratan erakutsi dizu Jehobak bere maitasuna? Irakurri 104. Salmoa 14, 15 eta 1 Joan 4:9, 10 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobaren zein opari dira gehien eskertzen dituzunak?

  • Jehobarengandik opari hauek jasotzean, nola sentitzen zara?

Benetan estimatzen dugun opari bat jasotzen dugunean, oparia egin digunari gure esker ona erakutsi nahi diogu. Irakurri Deuteronomioa 16:17 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobak zure alde egin duen guztia aztertzean, berari zer ematera bultzatzen zaitu horrek?

5. Eskaintzak bedeinkapen ugari ekartzen ditu

Pertsona batzuek ospeak, ikasketa on bat jasotzeak edo diruak zoriontsu egingo dituela uste dute. Baina egia al da? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Bideoko kirolariari futbolean jolastea gustatu arren, zergatik utzi zuen?

  • Bere burua futbolari eskaintzea ordez, Jehobari eskaintzea erabaki zuen. Zure ustez, erabaki zuzena hartu al zuen? Zergatik?

Paulo apostoluak, kristau bihurtu aurretik, karrera ospetsua izateko aukera zuen. Irakasle famatu batekin juduen legeak ikasi zituen. Baina guzti hau kristau bihurtzeko baztertu zuen. Damutu al zen noizbait Paulo? Irakurri Filipoarrei 3:8 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik esan zuen Paulok kristau bihurtu aurretik egin zuen guztia zaborraren parekoa zela?

  • Zer lortu zuen horren ordez?

  • Zure ustez, zerk hobetuko du zure bizitza? Jehoba zerbitzatzeak edo beste gauza batzuk egiteak?

Paulo kristau bihurtu zenean, utzi zuena baino askoz ere gehiago irabazi zuen.

ZER DIO JENDEAK? «Jainkoari zeure burua eskaintzea ez da arrazoizkoa».

  • Zergatik uste duzu Jehobari zeure burua eskaintzeak zentzua duela?

LABURPENA

Maitasunak geure burua Jehobari eskaintzera eta bataiatzera bultzatzen gaitu.

Berrikuspena

  • Zergatik merezi ditu Jehobak gure bihotz-bihotzezko maitasuna eta adorazioa?

  • Zer bedeinkapen ematen die Jehobak bataiatutako Lekukoei?

  • Gustatuko al litzaizuke zeure burua Jehobari eskaintzea?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikusi zergatik erabaki zuten musikalari eta kirolari batek Jehobari bere burua eskaintzea.

Gazteek galdetzen dutena. Zer egingo dut nire bizitzarekin? Atzera begira... (6:54)

Ikusi zer poztasun sentitzen duten Jehobari euren burua eskaini dioten pertsonek.

Zurea naiz Aita! (4:30)

«Aspalditik galdetzen nion neure buruari: “Zergatik gaude hemen?”» bizipenean, ikusi zergatik aztertu zituen emakume batek bere lehentasunak.

«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 azaroak 1)