Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

47 IKASGAIA

Bataiatzeko prest al zaude?

Bataiatzeko prest al zaude?

Zure biblia-ikastaroari esker Jehobari buruzko gauza asko ikasi dituzu. Ziurrenik, ikasitakoa praktikan jartzeko aldaketa batzuk egin dituzu. Hala ere, agian, Jehobari zure burua eskaintzeko eta bataiatzeko oztoporen bat izan dezakezu oraindik. Ikasgai honetan, bataiatzeko oztopo batzuei buruz hitz egingo dugu. Gainera, hauek nola gainditu ditzakezun ere aztertuko dugu.

1. Zenbat jakin behar duzu bataiatu aurretik?

Bataiatzeko, egiaren ezaguera zehatza izan behar duzu (1 Timoteori 2:4). Honek ez du esan nahi bataiatu aurretik Bibliari buruzko galderen erantzun guztiak ezagutu behar dituzunik. Izan ere, duela denbora asko bataiatu diren kristauek ikasten jarraitu behar dute (Kolosarrei 1:9, 10). Baina, Bibliako irakaspenen oinarrizko ulermena izan behar duzu. Kongregazioko adindunek beharrezko ezaguera duzun ikusten lagunduko dizute.

2. Zer pauso eman behar dituzu bataiatu aurretik?

Bataiatu aurretik damutu eta itzuli behar duzu (Irakurri Eginak 3:19). Honek esan nahi du iraganean egindako gauza txar guztiengatik bihotzez damututa sentitzen zarela eta Jehobari barkatzeko eskatzen diozula. Gainera, gaizki dagoen jokabidea erabat baztertzen duzula eta Jainkoa pozten duen bizimodua eramatea erabaki duzula esan nahi du. Horretaz gain, bileretara joaten eta kongregazioarekin predikatzen hasi zara.

3. Ez utzi beldurrari atzera egiten

Batzuk Jehobari promestutakoa betetzeko gai izango ote diren beldur dira. Egia esan, Biblian aipatutako gizon eta emakume leialen antzera, batzuetan hutsegiteak egingo dituzu. Baina, Jehobak ez du bere zerbitzariak perfektuak izatea espero (Irakurri 103. Salmoa 13, 14). Bera pozik dago ahal duzun guztia egiten duzunean! Eta lagunduko dizu. Izan ere, ezerk ez gaituela bere maitasunetik aldenduko ziurtatzen digu Jehobak (Irakurri Erromatarrei 8:38, 39).

SAKONDUZ

Ikusi nola gainditu ditzakezun bataiorako oztopoak Jehoba hobeto ezagutuz eta bere laguntza onartuz.

4. Hobeto ezagutu Jehoba

Zenbat ezagutu behar duzu Jehoba bataiatu aurretik? Berari buruz ezagutzen duzunak bera maitatzera eta bera poztu nahi izatera bultzatu behar zaitu. Ikusi BIDEOA mundu osoko biblia-ikasleek hau nola egin duten aztertzeko. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Zerk lagundu zien pertsona batzuei bataiorako prest egoten?

Irakurri Erromatarrei 12:2 eta aztertu elkarrekin:

  • Bibliak irakasten duenari edota Jehobaren lekukoek egia irakasten dutenari buruzko zalantzaren bat al duzu?

  • Hala bada, zer egin dezakezu honen inguruan?

5. Gainditu bataiatzeko izan ditzakezun oztopoak

Geure burua Jehobari eskaintzea eta bataiatzea erabakitzen dugunean, guztiok zailtasunei aurre egin behar diegu. Honen adibide bat aztertzeko, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer oztopo gainditu behar izan zituen Narangerel-ek Jehoba zerbitzatzeko?

  • Nola lagundu zuen Jehobari zion maitasunak oztopo horiek gainditzen?

Irakurri Esaera Zaharrak 29:25 eta 2 Timoteori 1:7 eta aztertu elkarrekin:

  • Zerk ematen digu oztopoak gainditzeko behar dugun ausardia?

6. Jehobaren laguntzan konfiantza izan

Jehobak bera pozten lagunduko dizu. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik zituen Bibliako ikasle batek bataiatzeko zalantzak?

  • Ikasi zuenaren artean, zerk lagundu zion Jehobarengan zuen konfiantza indartzen?

Irakurri Isaias 41:10, 13 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola egon zaitezke ziur zure eskaintzan egindako promesa bete dezakezula?

7. Sakondu Jehobaren maitasunari diozun estimua

Jehobak dizun maitasunean zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta eskertuagoa sentituko zara eta betirako zerbitzatu nahi izango duzu. Irakurri 40. Salmoa 6 [40:5, NWT] eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobaren zein bedeinkapen estimatzen duzu gehien?

Jeremias profetak Jehoba eta bere Hitza maite zituen. Horregatik, Jehobaren izenari buruz besteei hitz egiteko pribilegioa bihotzez estimatzen zuen. Berak esan zuen: «Zure solasa egin da ene bihotzaren goiheregarri eta bozkariagarri [edo atsegingarri eta pozgarri]; zeren ene gainera deitua izan baita zure izena, oi armadetako Jainko Jauna» (Jeremias 15:16, Du). Irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Zergatik da pribilegio berezia Jehobaren lekukoa izatea?

  • Jehobaren lekuko bezala bataiatu nahi al duzu?

  • Hau egitea oztopatzen dizun zerbait al dago?

  • Zure ustez, zer egin behar duzu bataiatzeko helburua lortzeko?

ZER DIO JENDEAK? «Ez dut uste bataiatzean promestutako guztia betetzeko gai izango naizenik».

  • Honela sentitzen al zara?

LABURPENA

Jehobaren laguntzarekin, bataiatzeko edozein oztopo gainditu dezakezu.

Berrikuspena

  • Bibliako zenbat ezaguera behar duzu bataiatzeko?

  • Zer aldaketa egin behar dituzu bataiatu aurretik?

  • Zergatik ez dugu beldurrarengatik atzera egin behar?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu zerk bultzatu behar zaituen bataiatzeko erabakia hartzera.

«Bataiatzeko prest al zaude?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2020 martxoa)

Ikasi nola gainditu ahal dituzun oztopo zehatz batzuk.

«Bataiatzeko zein oztopo ditut?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2019 martxoa)

Ikusi nola gainditu zituen gizon batek bataiatzea uzten ez zioten oztopo handi batzuk.

Zergatik atzeratu bataioa? (1:10)

Hasieran, Ataa izeneko gizon batek bataiatzeko zalantzak zituen. Ikusi zergatik eman zuen pausu garrantzitsu hau.

Benetan merezi al dut? (7:22)