Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

50 IKASGAIA

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia? (2. zatia)

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia? (2. zatia)

Seme-alabak Jehobaren opari bat dira. Horregatik, gurasoek opari hau ondo zaintzea espero du. Hau egiten laguntzeko, Jehobak aholku onak ematen dizkie gurasoei. Aholku hauek, seme-alabei ere erakusten diete zer egin dezaketen familia zoriontsu bat izateko.

1. Zer aholku ematen die Jehobak gurasoei?

Gurasoek euren seme-alabak maitatzea eta ahal duten denbora gehiena beraiekin pasatzea espero du Jehobak. Gainera, gurasoek beraien seme-alabak arriskuetatik babestea nahi du, baita hauek trebatzeko biblia-printzipioak erabiltzea ere (Esaera Zaharrak 1:8). Gurasoei esaten die: «Hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz» (Irakurri Efesoarrei 6:4). Gurasoek Jehoba pozten dute, beraien seme-alabak hezterakoan Jehobaren gida jarraitzen dutenean eta euren ardura besteei uzten ez dietenean.

2. Zer aholku ematen die Jehobak seme-alabei?

Jehobak seme-alabei eskatzen die: «Izan beti gurasoen esaneko» (Irakurri Kolosarrei 3:20). Seme-alabek euren gurasoak errespetatu eta obeditzen dituztenean, Jehoba eta euren gurasoak pozten dituzte (Esaera Zaharrak 23:22-25). Haurra zenean, Jesusek eredu ona jarri zuen. Perfektua izan arren, bere gurasoak obeditu eta errespetatu zituen (Lukas 2:51, 52).

3. Zer egin dezakezu zure familia Jainkoarengana gehiago gerturatzeko?

Aita edo ama bazara, zalantzarik gabe zure seme-alabek Jehoba zuk bezainbeste maitatzea nahi duzu. Nola lortu dezakezu helburu hau? Bibliak dioena eginez: «Irakatsi [Jehobaren esanak] behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean» (Deuteronomioa 6:7). Badakizu zure seme-alabei behin eta berriro zerbait errepikatu behar diezula hauek gogoratu dezaten. Honek esan nahi du, zure seme-alabei Jehobaz hitz egiteko aukera asko bilatu behar dituzula. Horregatik, familia osoarentzat ona da astero elkarrekin Jehoba adoratzeko denbora hartzea. Seme-alabarik ez izan arren, astero Jainkoaren Hitza ikasteko denbora hartzen baduzu, oso lagungarria izango zaizu ere.

SAKONDUZ

Aztertu zure familia seguru sentitzeko eta zoriontsu izateko gomendio praktiko batzuk.

4. Trebatu zure seme-alabak maitasunez

Haurrak trebatzea erronka bat izan daiteke. Nola lagundu ahal digu Bibliak? Irakurri Santiago 1:19, 20 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola erakutsi dezakete gurasoek maitasuna euren seme-alabekin hitz egitean?

  • Zergatik ez lituzke aita edo ama batek inoiz bere seme-alabak diziplinatu behar haserre dagoenean? a

5. Zure seme-alabak babestu

Zure seme-alabak babesteko, ezinbestekoa da eurekin sexuari buruz hitz egitea. Hau agian zaila izan daiteke. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik da zaila guraso batzuentzat beraien seme-alabekin sexuari buruz hitz egitea?

  • Nola hitz egin dute guraso batzuek sexuari buruz euren seme-alabekin?

Profetizatu zen bezala, Satanasen mundua gero eta maltzurragoa bihurtzen ari da. Irakurri 2 Timoteori 3:1, 13 eta aztertu elkarrekin:

  • 13. bertsetan aipatzen diren gizaki gaizto batzuek haurrez sexualki abusatzen dute. Beraz, zergatik da garrantzitsua gurasoek euren seme-alabei sexuari buruz eta euren buruak abusatzaileengandik nola babestu ditzaketen irakastea?

Ba al zenekien?

Jehobaren lekukoek argitalpen asko dituzte gurasoek euren seme-alabei sexuari buruz irakasteko eta abusuez babesten jakin dezaten. Adibidez, ikusi:

6. Zure gurasoak errespetatu

Haurrek eta gazteek beraien gurasoei errespetua azaldu ahal diete hitz egiteko moduarekin. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer emaitza onak izan ditzake gazte batek bere gurasoekin errespetuz hitz egitean?

  • Nola hitz egin dezake gazte batek bere gurasoekin errespetua erakusten duen modu batean?

Irakurri Esaera Zaharrak 1:8 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola erantzun beharko luke gazte batek bere gurasoek gida ematen diotenean?

7. Adoratu Jehoba zure familiarekin

Jehobaren lekukoen familiek astero egun zehatz bat aukeratzen dute elkarrekin Jehoba adoratzeko. Nolakoa izan daiteke familia adorazio hau? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola ezarri dezake familia batek asteroko familia adorazio programa?

  • Zer egin dezakete gurasoek familia adorazioa praktikoa eta dibertigarria izateko? (Ikusi ikasgai honetako hasierako irudia)

  • Zergatik izan daiteke zaila zure familiarentzat elkarrekin ikastea?

Antzinako Israelen, familiek erregularki Idazkiei buruz hitz egitea espero zuen Jehobak. Irakurri Deuteronomioa 6:6, 7 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola aplikatu dezakezu printzipio hau?

Familia adoraziorako ideiak:

ZER DIO JENDEAK? «Biblia zailegia da haurrek ulertzeko».

  • Eta zuk, zer esango zenuke?

LABURPENA

Jehobak familiakide bakoitzari ondorengoa egitea eskatzen dio: Gurasoek euren seme-alabak maitatzea, trebatzea eta babestea; seme-alabek euren gurasoak errespetatzea eta obeditzea; eta familiek elkarrekin bera adoratzea.

Berrikuspena

  • Nola trebatu eta babestu ditzakete gurasoek euren seme-alabak?

  • Nola errespetatu ditzakete seme-alabek euren gurasoak?

  • Zergatik da lagungarria astero familia adorazioa egiteko denbora hartzea?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Zerk lagunduko die zure seme-alabei trebatzen heldutasunera iristeko?

«Haurrek ikasi behar dituzten sei ikasgai» (Esnatu!, 2019 2. zb.)

Ikasi zer aholku praktiko ematen dituen Bibliak adinekoak zaintzen dituztenentzat.

«Zer dio Bibliak adineko gurasoak zaintzeari buruz?» (Web artikulua)

Aita batek bere seme-alabak heztean emaitza onak izan zituen, hasieran hau nola egin zezakeen jakin gabe. Ikusi nola lortu zuen.

Jehobak seme-alabak hezten irakatsi zigun (5:58)

Aztetu nola indartu dezaketen gurasoek seme-alabekin duten harremana.

«Nola estutu dezakete aitek semeekin duten harremana?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 azaroak 1)

a Bibliak diziplina aipatzean, honakoa esan nahi du: Irakastea, gidatzea eta zuzentzea. Inoiz ez du esan nahi abusatzea edo krudelkeriaz jokatzea (Esaera Zaharrak 4:1).