Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

51 IKASGAIA

Nola poztu dezakegu Jehoba gure hitzekin?

Nola poztu dezakegu Jehoba gure hitzekin?

Jehobak sortu gintuenean, opari zoragarri bat eman zigun: Hitz egiteko gaitasuna. Garrantzitsua al da berarentzat nola erabiltzen dugun opari hau? Bai horixe! (Irakurri Santiago 1:26). Beraz, nola erabili dezakegu hitz egiteko gaitasuna Jehoba pozteko?

1. Nola erabili dezakegu Jehobaren oparia modu egoki batean?

Bibliak ondorengoa esaten digu: «Eman adore elkarri eta lagundu batak besteari» (1 Tesalonikarrei 5:11). Burura etortzen al zaizu animoa behar duen norbait? Hala bada, zer egin dezakezu hobeto sentiarazteko? Argi utzi berataz kezkatzen zarela. Agian, zergatik estimatzen duzun kontatu ahal diozu ere. Pentsatu al dezakezu biblia-aipuren batean ezagutzen duzun norbait animatzeko? Aukeratu ditzakezun aipu asko daude. Gainera, gogoan izan gauzak esateko moduak asko animatu ahal dituela besteak. Beraz, saiatu zaitez modu goxo eta atsegin batean hitz egiten (Esaera Zaharrak 15:1).

2. Zeintzuk dira baztertu behar ditugun hitz egiteko moduak?

Bibliak dio: «Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik» (Irakurri Efesoarrei 4:29). Honek esan nahi du ez dugula inoiz hitz itsusirik esango. Gainera, ez dugu inoren sentimenduak mindu ditzakeen hitz desatsegin edo krudelik erabiliko. Aldi berean, esamesak eta besteei buruzko gezur gaizto mingarriak baztertu behar ditugu (Irakurri Esaera Zaharrak 16:28).

3. Zerk lagunduko gaitu modu animagarrian hitz egiten?

Askotan, gure hitzek benetan pentsatzen eta sentitzen duguna adierazten dute (Lukas 6:45). Beraz, gauza positiboetan arreta jartzeko ohitura landu behar dugu. Esaterako, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarriak diren gauzetan (Filipoarrei 4:8). Gauza hauetan arreta jartzeko, gure aisialdia eta lagunak zentzuz aukeratu behar ditugu (Esaera Zaharrak 13:20). Hitz egin baino lehen pentsatzeak lagunduko digu ere. Aztertu zer eragina duten gure hitzek besteengan. Bibliak dio: «Berritsuen mihia [edo pentsatu gabeko hitzak] ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea» (Esaera Zaharrak 12:18).

SAKONDUZ

Ikasi nola hitz egin Jehoba poztuko duen eta besteak animatuko dituen moduan.

4. Kontrolatu zure hitz egiteko modua

Batzuetan, esaten dugunaz beranduago damutzen gara (Santiago 3:2). Irakurri Galaziarrei 5:22, 23 eta aztertu elkarrekin:

  • Zure hitz egiteko modua kontrolatzeko, hauetako zein ezaugarri eskatuko zenituzke otoitzean? Nola lagundu ahal dizute ezaugarri hauek?

Irakurri 1 Korintoarrei 15:33 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer eragin izan dezakete lagunek eta aisialdiak zure hitz egiteko moduan?

Irakurri Kohelet 3:1, 7 eta aztertu elkarrekin:

  • Batzuetan, isilik egotea edota zerbait esateko une egokiago bat aukeratzea zentzudunagoa izan daiteke. Noiz erabaki dezakegu hau egitea?

5. Besteei buruz modu positiboan hitz egin

Zer egin dezakegu besteak ez mintzeko edo beraiei buruz gauza desatseginak ez esateko? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik aldatu nahi zuen anaiak besteei buruz zuen hitz egiteko modua?

  • Zer egin zuen aldatzeko?

Irakurri Kohelet 7:16 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer gogoratu behar dugu norbaiti buruz modu negatiboan hitz egiteko tentazioa dugunean?

Irakurri Kohelet 7:21, 22 eta aztertu elkarrekin:

  • Norbaitek zuri buruz modu negatiboan hitz egiten duenean, nola lagundu ahal dizute bertset hauek ez haserretzen?

6. Atsegina izan zure familiarekin hitz egitean

Guk familiarekin modu atsegin eta maitekorrean hitz egitea nahi du Jehobak. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zerk lagunduko dizu zure familiarekin modu atseginean hitz egiten?

Irakurri Efesoarrei 4:31, 32 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola hitz egin dezakegu gure familiakoekin, ongi sentitu daitezen?

Jehobak bere Semeaz, Jesusez, sentitzen zuena adierazi zuen. Irakurri Mateo 17:5 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola imitatu dezakezu Jehoba, zure familiarekin hitz egiteko moduan?

Besteak zoriontzeko aukerak bilatu.

ZER DIO JENDEAK? «Pentsatzen dudana esaten dut. Ez da nire arazoa besteei gustatzen ez bazaie».

  • Ados al zaude? Zergatik edo zergatik ez?

LABURPENA

Hitzek botere handia dute. Zer esaten dugun, noiz esaten dugun, eta nola esaten dugun kontu handiz pentsatu behar dugu.

Berrikuspena

  • Nola erabili ditzakegu gure hitzak besteei laguntzeko?

  • Zein da baztertu nahi dugun hitz egiteko modua?

  • Zerk lagundu ahal digu beti modu atseginean eta animagarrian hitz egiten?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Zerk lagundu gaitzake hitz egiteko modu animagarria erabiltzen?

Landu dezagun zuhurren mihia (8:04)

Ikasi zerk lagundu ahal dizun hitz itsusiak ez erabiltzen.

«Hain txarra al da hitz itsusiak erabiltzea?» (Web artikulua)

Ikusi nola saihestu dezakezun zurrumurru mingarrietan erortzeko tentazioa.

Nola gelditu ditzaket zurrumurruak? (2:36)

Ikusi nola lagundu zion Jehobak gizon bati bere hitz egiteko modu desegokia aldatzen.

«Nire bizitza nora zihoan pentsatzen hasi nintzen» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2013 abuztuak 1)