Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

54 IKASGAIA

Zein da «morroi leial» eta zentzudunaren eginkizuna?

Zein da «morroi leial» eta zentzudunaren eginkizuna?

Jesus kongregazio kristauaren buru da (Efesoarrei 5:23). Gaur egun, Jesusek lurrean dauden bere jarraitzaileak «morroi leial» eta zentzudunaren bitartez gidatzen ditu zerutik (Irakurri Mateo 24:45). Jesukristok «morroi» hau izendatu du eta erabaki batzuk hartzeko ardura eman dio. Hala ere, morroi honek Jesukristo obeditu behar du eta aldi berean, gainontzeko kristau gantzutuak zerbitzatu behar ditu. Nor da morroi hau? Nola arduratzen da gutaz?

1. Nor da «morroi leial eta zentzuduna»?

Jehobak beti gizonen bat, edota gizonezkoen talde txiki bat erabili izan du bere herriari gida emateko (Malakias 2:7; Hebrearrei 1:1). Jesusen heriotza ondoren, Jerusalemgo apostoluek eta adindunek ardura hau hartu zuten (Eginak 15:2). Hauen eredua jarraituz, gaur egun adindunen talde txiki batek janari espirituala ematen eta predikatze-lana gidatzen du. Talde honi, Jehobaren lekukoen Zuzendari Batzordea deitzen zaio. Beraiek dira Jesusek izendatutako «morroi leial eta zentzuduna» (Mateo 24:45​a). Zuzendari Batzordeko kide guztiak espirituz gantzututako kristauak dira. Euren bizia lurrean amaitzean, Jesusekin zeruko Erreinuan aginduko dute.

2. Zer-nolako janari espirituala banatzen du morroi leialak?

Jesusek esan zuen arabera, morroi leialak «etxeko morroiei bere orduan janaria» banatuko zien (Mateo 24:45​b). Janariak fisikoki indartsu eta osasuntsu egoten laguntzen digu. Era berean, janari espiritualak, hau da, Jainkoaren Hitzak ematen digun gidak, ondorengoa egiteko behar dugun indarra ematen digu: Jehobari leial mantentzeko eta Jesusek guri bidali zigun eginkizuna betetzeko (1 Timoteori 4:6). Janari espiritual hau modu desberdin askotan jasotzen dugu; bilera eta biltzarren bitartez, baita Biblian oinarritutako argitalpen eta bideoen bitartez ere. Gauza guzti hauek Jehobaren nahia ulertzen eta berarekin dugun adiskidetasuna sendotzen laguntzen digute.

SAKONDUZ

Ikusi zergatik behar dugun «morroi leial eta zentzuduna», hau da, Zuzendari Batzordea.

Zuzendari Batzordeak mundu osoko Jehobaren lekukoei janari espirituala, gida eta laguntza praktikoa ematen dizkie.

3. Jehobaren herriak antolatuta egon behar du

Jesusen gidapean, Zuzendari Batzordeak Jehobaren lekukoen lana antolatzen du. Jesusek lehen kristauak antzeko moduan gidatu zituen. Ikusi BIDEOA.

Irakurri 1 Korintoarrei 14:33, 40 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola erakusten dute bertset hauek Jehobak Lekukook antolatuta egotea nahi duela?

4. Morroi leialak gure predikatze-lana antolatzen du

Predikazioa lehen kristauek egiten zuten lanik garrantzitsuena izan zen. Irakurri Eginak 8:14, 25 eta aztertu elkarrekin:

  • Lehen kristauen artean, nork gidatzen zuen predikatze-lana?

  • Nola erantzun zioten Pedrok eta Joanek apostoluen gidari?

Predikazioa Zuzendari Batzordeak antolatutako lanik garrantzitsuena da. Ikusi BIDEOA.

Jesusek predikazioaren garrantzia azpimarratu zuen. Irakurri Markos 13:10 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik da predikazioa hain garrantzitsua Zuzendari Batzordearentzat?

  • Zergatik da beharrezkoa guretzat morroi leial eta zentzudunak mundu-mailako lan hau antolatzea?

5. Morroi leialak gida ematen du

Zuzendari Batzordeak mundu osoko kristauoi gida ematen digu. Nola erabakitzen du zer gida eman? Aztertu nola egin zuen hau zuzendari batzordeak lehen kristauen garaian. Irakurri Eginak 15:1, 2 eta aztertu elkarrekin:

  • Zein arazok sortu zituen desadostasunak lehen kristau batzuen artean?

  • Norengana jo zuten Paulok, Bernabek eta beste batzuek gida bila?

Irakurri Eginak 15:12-18, 23-29 eta aztertu elkarrekin:

  • Erabaki bat hartu aurretik, zer aztertu zuen lehen zuzendari batzordeak Jainkoaren gida jarraitzeko? (Ikusi 12, 15, eta 28 bertsetak)

Irakurri Eginak 15:30, 31 eta 16:4, 5 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola erantzun zioten lehen kristauek zuzendari batzordeak emandako gidari?

  • Nola bedeinkatu zuen Jehobak beraien obedientzia?

Irakurri 2 Timoteori 3:16 eta Santiago 1:5 eta aztertu elkarrekin:

  • Nora jotzen du Zuzendari Batzordeak gaur egun gida bila erabakiak hartu behar dituenean?

ZER DIO JENDEAK? «Zuzendari Batzordearen gida jarraitzen baduzu gizakien jarraitzailea zara, besterik ez».

  • Zerk konbentzitzen zaitu Jesus Zuzendari Batzordea gidatzen ari dela?

LABURPENA

Zuzendari Batzordea Jesukristok izendatutako «morroi leial eta zentzuduna» da. Honek mundu osoko kristauei gida eta janari espirituala ematen die.

Berrikuspena

  • Nork izendatu zuen «morroi leial eta zentzuduna»?

  • Nola arduratzen da gutaz Zuzendari Batzordea?

  • Zuzendari Batzordea «morroi leial eta zentzuduna» dela sinesten al duzu?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikusi nola dagoen antolatuta Zuzendari Batzordea bere lana betetzeko.

«Zer da Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordea?» (Web artikulua)

Ikasi nola ziurtatzen den Zuzendari Batzordea janari espiritual fidagarria jasotzen dugula.

Gure argitalpenen zehaztasuna (17:18)

Nola sentitzen dira Zuzendari Batzordeko kideak Jesusek eman dien lanaren inguruan?

Ohore handiko pribilegioa (7:04)

Nola erakusten dute gure bilerek eta biltzarrek Jehoba Zuzendari Batzordea gidatzen ari dela?

Jehobak bere herriari irakasten dio (9:39)