Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

55 IKASGAIA

Zure kongregazioari laguntzeko prest egon

Zure kongregazioari laguntzeko prest egon

Munduan zehar, milioika pertsonek Jehoba pozik adoratzen dute milaka kongregazioetan. Jasotzen dituzten argibide eta gidarengatik eskertuta daude, eta kongregazioa era askotan gogotsu laguntzeko prest daude. Horrela sentitzen al zara zu ere?

1. Nola erabili ditzakezu zure denbora eta indarrak kongregazioari laguntzeko?

Guztiok kongregazioan esku bat bota dezakegu. Adibidez, ba al daude gaixorik dauden edo adinekoak diren anai-arrebarik zure kongregazioan? Bileretara joaten lagundu ahal diezu? Edo gauza praktikoak egin al ditzakezu euren alde, adibidez, erosketak edo etxeko lanak? (Irakurri Santiago 1:27). Gainera, bilera-aretoko garbiketan eta mantentze-lanetan lagundu dezakezu. Inork ez gaitu gauza hauek egitera behartzen. Jainkoari eta anai-arrebei diegun maitasunak gure buruak gogo onez eskaintzera bultzatzen gaitu (110. Salmoa 3NWT).

Bataiatutako Lekukoek beste modu batzuetan ere lagundu dezakete kongregazioan. Bibliako baldintzak betetzen dituzten anaiek laguntzaile edo adindun moduan zerbitzatu dezakete. Gainera, bai anaiek baita arrebek ere lan handia egin dezakete predikazioan aitzindari bezala. Lekuko batzuek, Jehoba adoratzeko aretoen eraikuntzan parte hartu dezakete. Eta beste batzuk, beharrean dauden kongregazioak laguntzera joan daitezke.

2. Nola erabili ditzakegu gure gauza materialak kongregazioan laguntzeko?

Gure «ondasunen bidez» Jehobari ohorea eman ahal diogu (Esaera Zaharrak 3:9). Kongregazioari eta mundu-mailako predikazioari gure diru eta ondasun materialekin laguntzen diegunean, pozik sentitzen gara (Irakurri 2 Korintoarrei 9:7). Gure dohaintzak gainera, hondamendietarako laguntza-lanetan erabiltzen dira. Askok dohaintzak egiteko diru bat gordetzeko ohitura dute (Irakurri 1 Korintoarrei 16:2). Dohaintzak Jehoba adoratzeko aretoetan dauden diru-kaxetan edo donate.pr418.com webgunean egin ditzakegu. Gure gauza materialak erabiliz, Jehobari diogun maitasuna erakusteko aukera dugu.

SAKONDUZ

Aztertu kongregazioari laguntzeko modu batzuk.

3. Gure gauza materialak erabili ditzakegu

Jehobak eta Jesusek pozik ematen dutenak maite dituzte. Adibidez, alargun behartsu batek dohaintza bat egiteko egin zuen ahalegina azpimarratu zuen Jesusek. Irakurri Lukas 21:1-4 eta aztertu elkarrekin:

  • Diru asko eman behar al dugu Jehoba pozteko?

  • Nola sentitzen dira Jehoba eta Jesus bihotzez ematen dugunean?

Gure dohaintzak nola erabiltzen diren ikasteko, ikusi BIDEOA. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Nola erabiltzen dira dohaintzak mundu osoko kongregazioak laguntzeko?

4. Gure laguntza eskaini dezakegu

Biblia-garaiko Jehobaren zerbitzariek bera adoratzeko lekuak mantentzeko gogor egiten zuten lan. Baina horretarako, dirua eman baino gehiago egin behar zuten. Irakurri 2 Kronikak 34:9-11 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola laguntzen zuen israeldar bakoitzak Jehobaren etxea edo adoratzeko tokia zaintzen?

Jehobaren lekukoek Bibliako eredu hau nola jarraitzen duten aztertzeko, ikusi BIDEOA. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Zergatik da garrantzitsua gure bilera-aretoa garbi eta egoera onean mantentzea?

  • Nola lagundu dezakezu zuk?

5. Anaiek ardura gehiago jasotzeko lan egin dezakete

Kristau gizonezkoak kongregazioan laguntzeko ahal duten guztia egitera animatzen ditu Bibliak. Honen eredu bat aztertzeko, ikusi BIDEOA. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Nola saiatu zen Unai kongregazioari gehiago laguntzen?

Laguntzaileak edo adindunak izateko anaiek bete behar dituzten baldintzak aurkitzen dira Biblian. Irakurri 1 Timoteori 3:1-13 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer espero da laguntzaile edo adindun bezala zerbitzatu nahi duten anaiez?

  • Zer espero da beraien familiez? (Ikusi 4 eta 11 bertsetak)

  • Anaiak baldintza hauek betetzeko gogotsu saiatzen direnean, nola laguntzen dio honek kongregazio osoari?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Nola lortzen dute Jehobaren lekukoek euren lana egiteko dirua?».

  • Eta zuk, zer esango zenuke?

LABURPENA

Jehobak asko estimatzen ditu gure denborarekin, indarrekin eta gauza materialekin kongregazioari laguntzeko egiten ditugun ahalegin guztiak.

Berrikuspena

  • Nola erabili ditzakegu denbora eta indarrak kongregazioari laguntzeko?

  • Nola erabili ditzakegu gure gauza materialak kongregazioari laguntzeko?

  • Nola gustatuko litzaizuke zure kongregazioari laguntzea?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu zergatik ez duen Jainkoak gaur egun hamarrenik eskatzen.

«Zer dio Bibliak hamarrenari buruz?» (Web artikulua)

Bibliaren arabera, bataiatutako anaiek ardura zehatz batzuk betetzen dituzte. Baina zer gertatzen da bataiatutako arrebek bete behar badituzte ardura horiek?

«Buruzagitzaren antolaketa kongregazioan» (Talaia, 2021 otsaila)

Lekuko ausart batzuek anai-arrebei argitalpenak banatzeko sakrifizio handiak egiten dituzte. Ezagutu hauetako batzuk.

Biblia-argitalpenen banaketa Kongon (4:25)

Gure lana ekonomikoki mantentzeko modua, beste erakunde erlijiosoekin konparatuz oso ezberdina da. Ikusi zertan desberdintzen den.

«Nola mantentzen da Jehobaren lekukoen lana?» (Web artikulua)