Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

60 IKASGAIA

Jehobarekin duzun adiskidetasuna sendotzen jarraitu

Jehobarekin duzun adiskidetasuna sendotzen jarraitu

Biblia-ikastaro honetan zehar Jehobari buruz gauza asko ikasi dituzu. Ikasi duzunak bera gehiago maitatzera eraman zaitu. Eta, seguruenik, berari eskaintza egin diozu eta bataiatu zara. Hala ez bada, agian, laster egiteko asmoa duzu. Baina, zure aurrerakuntza espirituala ez da bataioarekin amaitzen. Jehobarekin duzun adiskidetasuna estutzen jarraitu dezakezu betirako. Nola?

1. Zergatik jarraitu behar duzu Jehobarekin duzun adiskidetasuna sendotzen?

Jehobarekin dugun adiskidetasuna sendotzen jarraitzeko, gogor saiatu behar dugu. Zergatik? Bere «bidetik oker ez gaitezen» (Hebrearrei 2:1). Zerk lagundu ahal gaitu Jehobaren zerbitzuan leialki jarraitzen? Predikatze-lanean lanpetuta egon gaitezke eta Jainkoa gehiago zerbitzatzeko moduak bilatu ditzakegu (Irakurri Filipoarrei 3:16). Jehoba zerbitzatzea bizimodurik onena da! (84. Salmoa 11 [84:10, NWT]).

2. Zer gehiago egiten jarraitu behar duzu?

Nahiz eta biblia-ikastaroa amaitzear egon, zure kristau bizimoduak jarraitzen du. Bibliaren arabera, «izaera berria [...] jantzi» behar dugu (Efesoarrei 4:23, 24). Jainkoaren Hitza aztertzen eta kongregazio bileretara joaten jarraitzen duzun heinean, Jehobari eta bere ezaugarriei buruzko gauza berriak ikasiko dituzu. Zure bizitzan bere izaera gehiago imitatzeko moduak bilatu. Jehoba pozteko, behar dituzun aldaketak egiten jarraitu.

3. Nola lagunduko dizu Jehobak espiritualki aurreratzen?

Bibliak dio: «Jainkoak [...] berak amaituko du zuen trebakuntza. Tinko egingo zaituzte, sendo egingo zaituzte, oinarri sendo batean finkatuko zaituzte» (1 Pedro 5:10NWT). Denok egin behar diegu aurre tentazioei. Baina, Jehobak hauek jasateko behar duguna ematen digu (139. Salmoa 23, 24). Bera leialki zerbitzatzeko behar ditugun nahia eta indarrak emango dizkigula promestu digu (Irakurri Filipoarrei 2:13).

SAKONDUZ

Aztertu nola jarraitu dezakezun espiritualki aurrera egiten eta Jehobak nola bedeinkatuko zaituen.

4. Jarraitu zure Lagun onenarekin komunikatzen

Otoitzak eta Biblia aztertzeak, Jehobaren laguna izaten lagundu zaituzte. Nola lagundu ahal dizute hauek Jehobarengana gehiago hurbiltzen?

Irakurri 62. Salmoa 9 [62:8, NWT] eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobarekin duzun adiskidetasuna sendotzeko, nola hobetu ditzakezu zure otoitzak?

Irakurri 1. Salmoa 2 eta oharra eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobarekin duzun adiskidetasuna sendotzeko, nola hobetu dezakezu zure biblia-irakurketa?

Nola atera dezakezu probetxu handiagoa zure ikasketa pertsonaletik? Ideia batzuk aztertzeko, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Bideoko zein aholku jarri ditzakezu praktikan?

  • Zein gai gustatuko litzaizuke aztertzea?

5. Helburu espiritualak jarri

Jehobaren zerbitzuan helburuak izateak espiritualki aurrera egiten lagunduko zaitu. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola lagundu zion Cameron-i helburu espiritualak jartzeak?

Denok ezin dugu beste herrialde batera predikatzera joan. Hala ere, guztiok jarri ahal ditugu bete ditzakegun helburuak. Irakurri Esaera Zaharrak 21:5 eta ondoren, aztertu zein helburu jarri nahi dituzun ondorengo arloetan:

  • Kongregazioan

  • Predikatze-lanean

Aipuko printzipioak nola lagundu ahal dizu zure helburuak betetzen?

Bete ditzakezun helburu batzuk

  • Zure otoitzak hobetu.

  • Biblia osoa irakurri.

  • Kongregazioko anai-arreba guztiak ezagutu.

  • Biblia-ikastaro bat hasi eta zuzendu.

  • Aitzindari laguntzailea edo aitzindari erregularra izan.

  • Anaia bazara, kongregazioko laguntzaile izateko lan egin.

6. Gozatu bizitzaz betirako!

Irakurri 22. Salmoa 27 [22:26, NWT] eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egin dezakezu orain eta betirako bizitzaz gozatzeko?

LABURPENA

Jarraitu Jehobarekin duzun adiskidetasuna sendotzen eta helburu espiritualak jartzen. Honela, bizitzaz betirako gozatu ahal izango duzu!

Berrikuspena

  • Zergatik egon zaitezke ziur Jehobak bera leialki zerbitzatzen lagunduko zaituela?

  • Nola sendotu dezakezu Jehobarekin duzun adiskidetasuna?

  • Nola lagundu ahal dizute helburu espiritualek aurrera egiten?

Epe luzerako helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Zer da baliotsuagoa Jehobarentzat, gure fedea erakusteko ekintza harrigarri bakar bat egitea edo gure bizitza osoan leial mantentzea?

Izan leial Abrahamen antzera (9:20)

Jehobaren zerbitzari leial batek ere poza galdu dezake. Ikusi nola berreskuratu dezakeen.

Berreskuratu poza ikasketa eta hausnarketari esker (5:25)

Zergatik da heldutasun espirituala hain garrantzitsua kristauontzat? Eta nola lortu dezakegu?

«“Gainean da Jaunaren egun handia”: Aurrera egin heldutasunera» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2009 maiatzak 15)