Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

2. atalaren berrikuspena

2. atalaren berrikuspena

Aztertu ondorengo galderak zure irakaslearekin:

  1. Zer egingo du Jainkoak erlijio faltsuekin?

    (Ikusi 13 ikasgaia)

  2. Irakurri Irteera 20:4-6.

    • Nola sentitzen da Jehoba jendeak idoloak edo irudiak erabiltzen dituela ikustean?

      (Ikusi 14 ikasgaia)

  3. Nor da Jesus?

    (Ikusi 15 ikasgaia)

  4. Zein da Jesusen ezaugarrietatik gehien gustatzen zaizuna?

    (Ikusi 17 ikasgaia)

  5. Irakurri Joan 13:34, 35 eta Eginak 5:42.

    • Zeintzuk dira egiazko kristauak gaur egun? Zure ustez, zerk frogatzen du egiazko kristauak direla?

      (Ikusi 18 eta 19 ikasgaiak)

  6. Nork gidatzen du kongregazioa, eta nola egiten du?

    (Ikusi 20 ikasgaia)

  7. Irakurri Mateo 24:14.

    • Nola ari da betetzen profezia hau gaur egun?

    • Norekin hitz egin duzu berri onei buruz?

      (Ikusi 21 eta 22 ikasgaiak)

  8. Pentsatzen al duzu bataioa merezi duen helburua dela? Zergatik?

    (Ikusi 23 ikasgaia)

  9. Nola babestu zaitezke Satanas eta deabruengandik?

    (Ikusi 24 ikasgaia)

  10. Zein da Jainkoaren helburua guretzat?

    (Ikusi 25 ikasgaia)

  11. Zergatik sufritzen dugu eta hiltzen gara gizakiok?

    (Ikusi 26 ikasgaia)

  12. Irakurri Joan 3:16.

    • Zer egin zuen Jehobak bekatu eta heriotzatik gu askatzeko?

      (Ikusi 27 ikasgaia)

  13. Irakurri Kohelet 9:5.

    • Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

    • Zer egingo du Jesusek hil direnen alde?

      (Ikusi 29 eta 30 ikasgaiak)

  14. Zergatik da Jainkoaren Erreinua giza gobernuak baino hobea?

    (Ikusi 31 eta 33 ikasgaiak)

  15. Jainkoaren Erreinua orain agintzen ari dela sinesten al duzu? Zergatik? Noiz hasi zen agintzen?

    (Ikusi 32 ikasgaia)