Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Oharrak

Oharrak
  1.  Zer da Babilonia Handia?

  2.  Noiz agertuko zen Mesias?

  3.  Odolarekin loturiko medikuntza-prozedurak

  4.  Banatzea

  5.  Jaiak eta ospakizunak

  6.  Gaixotasun infekziosoak

  7.  Negozio eta lege kontuak

 1. Zer da Babilonia Handia?

Nola dakigu Babilonia Handiak erlijio faltsu guztiak irudikatzen dituela? (Apokalipsia 17:5). Aztertu ondorengo frogak:

  • Mundu osoan zehar eragina du. Babilonia Handia jendetza eta nazioen gainean eserita dago. Bera «lurreko erregeen gain erregetza duen hiri handia da» (Apokalipsia 17:15, 18).

  • Ezin daiteke erakunde politiko edo komertziala izan. Munduko erregeak eta merkatariak Babilonia Handiaren suntsipenetik bizirik ateratzen dira (Apokalipsia 18:9, 15).

  • Jainkoaren ordezkari faltsua da. Dirua eta beste mesedeen truke gobernuekin itunak egiten dituelako, emagaldua dela esaten zaio (Apokalipsia 17:1, 2). Nazio guztietako pertsonak engainatzen ditu. Eta askoren heriotzaren erruduna da (Apokalipsia 18:23, 24).

Itzuli 13 ikasgaiko 6. ideiara

 2. Noiz agertuko zen Mesias?

Mesias agertu arte, 69 aste igaroko zirela profetizatu zuen Bibliak (Irakurri Daniel 9:25NWT).

  • Noiz hasi ziren 69 asteak? K.a. 455 urtean. Garai hartan, Nehemias gobernaria Jerusalemera heldu zen hiria berritu eta berreraikitzeko (Daniel 9:25NWT; Nehemias 2:1, 5-8).

  • Zenbat denbora iraun zuten 69 asteek? Bibliako zenbait profezietan, egun batek urte bat irudikatzen du (Zenbakiak 14:34; Ezekiel 4:6). Beraz, aste bakoitzak zazpi urte irudikatzen ditu. Profezia honetan, 69 asteak 483 urte dira (69 x 7).

  • Noiz amaitu ziren 69 asteak? K.a. 455 urtetik hasita 483 urte zenbatuz gero, K.o. 29 urtera iristen gara. a Urte zehatz honetan, Jesus bataiatua izan zen eta Mesias bihurtu zen (Lukas 3:1, 2, 21, 22).

Itzuli 15 ikasgaiko 5. ideiara

 3. Odolarekin loturiko medikuntza-prozedurak

Medikuntza-prozedura batzuetan gaixoaren odola erabiltzen da. Hauetako batzuk ez dira onargarriak kristauentzat. Adibidez, pertsona batzuek euren odola ematen dute. Beste batzuek, euren odola gordetzen dute ebakuntza batean erabiltzeko. Baina kristauok ez genuke horrelako prozedurarik onartuko (Deuteronomioa 15:23).

Hala ere, beste prozedura batzuk onargarriak izan daitezke. Hauen artean, odol-analisiak, hemodialisia, hemodisoluzioa edota gorputzez kanpoko bihotz-birika makinaren erabilera daude. Kristau bakoitzak bere odolarekin zer egingo den erabaki behar du prozedura, mediku-proba edo tratamenduren batean. Mediku guztiek ez dituzte prozedura hauek modu berean egiten. Horregatik, ebakuntza, mediku-proba edo tratamenduren bat onartu aurretik, kristauok gure odolarekin zehazki zer egingo den ikertu behar dugu. Aztertu ondorengo galderak:

  • Zer gertatzen da nire odola gorputzetik kanpora ateratzen bada eta une batez odol-fluxua eteten bada? Uzten al dit nire kontzientziak odol hori nire gorputzaren parte bezala ikusten? Eta ondorioz, «lurrera isuri» behar ez dela ulertzen al dut? (Deuteronomioa 12:23, 24).

  • Zer gertatzen da medikuntza-prozedura batean nire odolaren kopuru bat atera, aldaketaren bat egiten eta berriz sartzen edo gorputzeko beste atal batean sendabide moduan jartzen badidate? Biblian trebatutako nire kontzientzia minduko al litzateke, edo prozedura hau onartuko al nuke?

Itzuli 39 ikasgaiko 3. ideiara

 4. Banatzea

Jainkoaren Hitzak ez du banatzea gomendatzen, eta banatzen direnak berriro ezkontzeko libre ez daudela argi azaltzen du (1 Korintoarrei 7:10, 11). Hala ere, egoera batzuetan kristauek banatzeko aukeran pentsatu dezakete.

  • Familia mantendu nahi ez izatea: Senarrak familiaren behar materialak asetzeari uko egiten dio, familia diru edo janaririk gabe uzteraino (1 Timoteori 5:8).

  • Abusu fisiko oso larriak jasotzea: Abusua hain larria da, ezkontidearen osasun fisikoa edo bizia arriskuan dagoela (Galaziarrei 5:19-21).

  • Ezkontide batek Jehobarekin duen harremana galtzeko arrisku oso larrian egotea: Senar edo emaztearen eraginagatik, ezkontideari ezinezkoa egiten zaio Jehoba zerbitzatzea (Eginak 5:29).

Itzuli 42 ikasgaiko 3. ideiara

 5. Jaiak eta ospakizunak

Kristauok ez dugu parte hartzen Jehoba pozten ez duten ospakizunetan. Baina, kristau bakoitzak ospakizun hauekin lotutako egoeretan nola jokatuko duen erabaki behar du. Horretarako, Bibliak trebatutako bere kontzientzian oinarrituko da. Aztertu ditzagun adibide batzuk.

  • Norbaitek jaiak zoriontzen dizkizu. Agian, «eskerrik asko» esatearekin nahikoa da. Pertsonak gehiago jakin nahi badu, zergatik ez duzun jaia ospatzen azaldu ahal diozu.

  • Jehobaren lekukoa ez den zure ezkontideak, familiakideekin bazkari batera gonbidatzen zaitu jaiegun batean. Zure kontzientziak joaten uzten badizu, joan aurretik ideia ona izango litzateke zure ezkontideari hurrengoa azaltzea: Bazkarian zehar ohitura paganoak izatekotan, ez duzula hauetan parte hartuko.

  • Zure nagusiak jaia garaian diru-sari bat eskaintzen dizu. Ezetz esan beharko al zenuke? Agian ez da beharrezkoa. Zergatik ematen dizu zure nagusiak diru-saria? Ospakizunaren parte delako ala zure lan onagatik esker ona azaltzeko, besterik ez?

  • Norbaitek opari bat ematen dizu jaia garaian. Agian, oparia ematen dizunak honakoa esaten du: «Badakit ez duzula jai hau ospatzen, hala ere, hau eman nahi dizut». Beharbada, pertsonak atsegina izan nahi du, besterik ez. Baina, zein da bere benetako asmoa? Zure fedea probapean jartzen edo zuk jaian parte hartu dezazun saiatzen ari al da? Hau aztertu ondoren, zure erabakia da oparia onartzea edo ez. Gure erabaki guztietan kontzientzia garbia mantendu eta Jehobari leial izan nahi dugu (Eginak 23:1).

Itzuli 44 ikasgaiko 1. ideiara

 6. Gaixotasun infekziosoak

Pertsonak maite ditugunez, besteei gaixotasun infekziosoak ez kutsatzeko kontu handiz ibiltzen gara. Beraz, erne egongo gara, kutsatuta bagaude edo kutsatuta egon gaitezkeela uste badugu. Hau egiten dugu Bibliak hurrengoa agintzen duelako: «Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala» (Erromatarrei 13:8-10).

Nola erakutsi dezake mota honetako gaixotasuna duen pertsona batek besteak maite dituela? Kutsatuta dagoenak muxuak edo besarkadak bezalako maitasunezko keinu batzuk ez lituzke egin beharko. Gainera, ez litzateke haserretu beharko beste pertsona batzuek, euren familia babestearren, etxera gonbidatzen ez badute. Eta bataiatu aurretik, bere egoerari buruz adindun taldearen koordinatzailearekin hitz egin beharko luke. Horrela, bataiatuko diren beste pertsonak babesteko neurriak hartu ahal izango dira. Gaixotasun infekzioso bat izateko susmoa duenak ere, odol-analisi bat egiteko prest egon beharko luke beste pertsona batekin harreman erromantiko bat hasi baino lehen. Hau egitean, besteez arduratzen dela erakutsiko du, ondorengoa betez: «Ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baizik» (Filipoarrei 2:4).

Itzuli 56 ikasgaiko 2. ideiara

 7. Negozio eta lege kontuak

Negozio eta lege kontuak idatziz jartzen ditugunean, arazo asko saihestu ditzakegu. Hau horrela da negozioa anai-arrebaren batekin egiten badugu ere (Jeremias 32:9-12). Hala ere, batzuetan kristauek diruari edo beste gaiei buruzko desadostasun txikiak izan ditzakete. Egoera hauetan, desadostasunak modu lasai, baketsu eta pribatuan konpondu beharko lituzkete.

Nola tratatu beharko genituzke iruzurra edo kalumnia bezalako arazo larriak? (Irakurri Mateo 18:15-17). Jesusek jarraitu beharreko ondorengo hiru pausoei buruz hitz egin zuen:

  1. Arazoa zuen artean konpontzen saiatu. (Ikusi 15 bertseta)

  2. Arazoa horrela konpontzen ez bada, kongregazioko beste kristau heldu baten edo biren laguntza eskatu. (Ikusi 16 bertseta)

  3. Arazoa oraindik ere konpontzen ez bada, kasu honetan soilik jo beharko zenuke adindunengana. (Ikusi 17 bertseta)

Gehiengoetan, ez genituzke gure anai-arrebak epaitegietara eraman beharko. Izan ere, honen ondorioz, pertsonek Jehoba eta kongregazioari buruzko ikuspuntu txarra izan dezakete (1 Korintoarrei 6:1-8). Hala ere, badaude legalki konpondu behar diren egoera batzuk: dibortzioa, haurren zaintza, mantenu-pentsioa, aseguruen kalte-ordainak, bankarrot egitea edo testamenduak. Kristauak honelako kasuak konpontzeko epaitegietara ahal duen modurik baketsuenean jotzen badu, ez da Bibliaren aholkua hausten ariko.

Delitu larriren bat gertatzen bada, esaterako, bortxaketa, adin txikikoen abusua, erasoa, lapurreta larria edo hilketa, agintarien aurrean delituaren salaketa egiten duen kristaua ez da Bibliaren aholkua hausten ariko.

Itzuli 56 ikasgaiko 3. ideiara

a K.a. 455 urtetik K.a. 1 urtera, 454 urte daude. K.a. 1 urtetik K.o. 1 urtera, urte bat dago (zero urterik existitzen ez delako). Eta K.o. 1 urtetik K.o. 29 urtera, 28 urte daude. Honek guztira 483 urte ematen ditu.