Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Prest al nago?

Prest al nago?

Kongregazioarekin predikatzeko prest al nago?

Bataiatu gabeko berri-emailea izateko prest egon zaitezke, ondorengoa egiten baduzu:

  • Erregularki Biblia aztertu, otoitz egin eta kongregazioko bileretara joan.

  • Ikasten ari zarena estimatu eta sinetsi, eta besteei honi buruz hitz egiteko nahia izan.

  • Jehoba maitatu eta bera maitatzen duten lagun minak bilatu.

  • Erakunde politiko eta erlijio faltsuekin loturak hautsi.

  • Jehobaren arauen arabera bizi eta Jehobaren lekuko izateko nahia izan.

Kongregazioarekin predikatzeko prest zaudela uste baduzu, zure biblia-irakasleak adindunei eskatuko die zurekin hitz egin dezaten. Hauek predikatzeko baldintzak nola bete ditzakezun zurekin aztertuko dute.

Bataiatzeko prest al nago?

Bataiatzeko prest egon zaitezke, ondorengoa egiten baduzu:

  • Bataiatu gabeko berri-emailea izan.

  • Predikatze-lanean ahal duzun guztia egin.

  • Morroi leial eta zentzudunaren gida jarraitu eta honen alde egon (Mateo 24:45-47).

  • Jehobari zeure burua eskaini otoitz baten bitartez, eta bera betirako zerbitzatzeko nahia izan.

Bataiatzeko prest zaudela uste baduzu, zure biblia-irakasleak adindunei eskatuko die zurekin hitz egin dezaten. Hauek bataiatzeko baldintzak nola bete ditzakezun zurekin aztertuko dute.