Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Sarrera

Sarrera

Kristauon bizimodurako Biblia aipuak argitalpenak, zure erronkei aurre egiteko Biblia aipuak aurkitzen lagunduko dizu. Besteei laguntzeko Bibliako pasarte aproposak ere aurkituko dituzu, bai animoa emateko, baita erabaki onak hartzen laguntzeko ere. Aukeratu interesatzen zaizun gaia eta utzi bertan dauden galderek eta Bibliako pasarteen laburpen motzek gida zaitzaten (Ikusi « Nola erabili dezakezu argitalpen hau?» taula). Azkar aurkituko dituzu behar duzun gida eta kontsolamendua emango dizuten Biblia aipuak. Besteak animatzeko eta laguntzeko Bibliako altxorrak ere aurkituko dituzu.

Argitalpen honetan ez daude gai bati buruzko Biblia aipu guztiak, baina ikasketa hasteko tresna aproposa da (Es 2:1-6). Sakontzeko, erabili La Bible. Traduction du monde nouveau edo La Biblia. Traducción del Nuevo Mundo Biblia itzulpeneko alboko erreferentziak eta ikasketarako oharrak. Biblia aipu baten esanahia edo aplikazioa hobeto ulertzeko, erabili Jehobaren lekukoen ikasketarako gida. Argitaratutako azken informazioa aztertu ezazu, azken ulermena duzula ziurtatzeko.

Kristauon bizimodurako Biblia aipuak argitalpenak Idazki Santuetan dagoen jakinduria, ezaguera eta ulermena lortzen laguntzea opa dizugu. Argitalpen hau erabiltzen duzun heinean, orduan eta konbentzituago egongo zara Jainkoaren Hitza bizirik dagoela eta boterearekin jokatzen duela (Heb 4:12).