Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ospakizunak

Ospakizunak

Jehobaren lekukoontzat ondo dauden ospakizunak

Zein da kristauei ospatzea eskatzen zaien jai bakarra?

Lk 22:19; 1Ko 11:23-26

Jainkoaren herriak Jehoba elkarrekin adoratzeaz gozatzen du

Dt 31:12; Heb 10:24, 25

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Kr 30:1, 6, 13, 14, 18-27. Ezekias erregeak Pazko berezi bat ospatzea antolatu zuen.

Jehobaren lekukoontzat gaizki dauden ospakizunak

Zergatik dago gaizki erlijio faltsuarekin zerikusia duten ospakizunetan parte hartzea?

1Ko 10:21; 2Ko 6:14-18; Efe 5:10, 11

Ikusi «Fedeen elkartzea»

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Ir 32:1-10. Jehoba asko haserretu zen israeldarrek benetako erlijioa erlijio faltsuarekin nahastu zutenean.

    • Zen 25:1-9. Jehobak bere herria zigortu zuen erlijio paganoen ospakizunetan eta moralgabekerian parte hartzeagatik.

Ospakizun kristauak al dira Gabonak?

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Lk 2:1-5. Jesus errolda baten garaian jaio zen. Erromatarrek, ziurrenik, ez zituzten judu errebeldeak neguan bidaiatzera behartuko helburu horretarako.

    • Lk 2:8, 12. Jesus jaio zenean, artzainak gaua kanpoan pasatzen ari ziren ardiekin. Hau ezinezkoa izango litzateke abendu hotzean.

Ospatu behar al ditugu kristauok urtebetetzeak?

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 40:20-22. Paganoa zen faraoiak bere urtebetetzea ospatu zuen eta, honetan, gizon baten exekuzioa gertatu zen.

    • Mt 14:6-11. Jesu Kristoren jarraitzaileen aurkaria zen Herodes errege gaiztoak bere urtebetetzea ospatu zuen. Honetan, Joan Bataiatzailearen exekuzioa gertatu zen.

Moisesen Legean oinarritzen diren ospakizunak

Bete behar al dugu kristauok Moisesen Legea, bertan dauden jaiak ospatuz?

Erm 10:4; Efe 2:15

Ikusi Gal 4:4, 5, 9-11; Heb 8:7-13; 9:1-3, 9, 10, 24 ere

Errespetatu behar al dugu kristauok Larunbata?

Kol 2:16, 17

Ikusi Ir 31:16, 17 ere

Ospakizun nazionalistak

Parte hartu behar al dugu kristauok nazio baten historia politikoaren ospakizunetan?

Parte hartu behar al dugu kristauok nazioen gerren oroitzapenetan?

Sl 11:5; Is 2:4

Ikusi «Gobernuak. Kristauak neutralak gara» eta «Gerra»

Pertsona batzuei Jehobak bakarrik merezi duen ohorea emateko zeremoniak egiten zaizkie. Parte hartu behar al dugu kristauok zeremonia hauetan?

Ir 20:5; Erm 1:25

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Eg 12:21-23. Jainkoak Herodes Agripa erregea zigortu zuen jendeak bera adoratzea onartu zuelako.

    • Eg 14:11-15. Bernabe eta Paulo apostoluek ez zuten onartu jendeak beraiek adoratzea.

    • Ap 22:8, 9. Jehobaren aingeruak ez zuen bera adoratzea onartu.