Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Aholkuak

Aholkuak

Aholkuak jasotzea

Zergatik jo behar dugu Bibliara aholku bila?

Sl 32:8; Esa 15:22; 19:20; 20:18

Ikusi Esa 11:14; Is 28:29; Jr 32:19 ere

Zergatik da hobea aholkuak entzutea, gure jokaera justifikatzea baino?

Esa 12:15; 29:1

Ikusi Esa 1:23-31; 15:31 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 15:3, 9-23. Samuel profetak Saul zuzendu zuenean, honek bere burua justifikatu zuen eta ez zuen aholkua onartu. Hortaz, Jehobak baztertu egin zuen.

    • 2Kr 25:14-16, 27. Jehobaren profetak Amatzias erregeari bere bekatua zuzentzeko aholkua eman zion. Honek ez zion entzun eta, ondorioz, Jehobaren onespena eta babesa galdu zituen.

Zergatik errespetatu behar ditugu aholkuak ematen dituzten arduradunak?

1Ts 5:12; 1Tm 5:17; Heb 13:7, 17

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 3Jn 9, 10. Adinekoa zen Joan apostoluak Diotrefes kondenatu zuen kongregazioan aurrea eramaten zutenei errespetu faltaz tratatzeagatik.

Zergatik entzun behar diegu adinekoei?

Lb 19:32; Esa 16:31

Ikusi Jb 12:12; 32:7; Tit 2:3-5 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 23:16-18. Dabid erregeak bera baino 30 urte zaharragoa zen Jonatanen aholkua entzun zuen. Ondorioz, Dabid indarberrituta sentitu zen.

    • 1Er 12:1-17. Roboam erregeak adineko gizonen aholku arrazoitsuak baztertu zituen eta gazteagoak ziren gizonen aholku gogorrak entzun zituen. Honek oso ondorio txarrak ekarri zituen.

Zerk erakusten du emakume leialek eta Jehobaren zerbitzari gazteek aholku baliotsuak eman ditzaketela?

Jb 32:6, 9, 10; Esa 31:1, 10, 26; Ekl [Koh] 4:13

Ikusi Sl 119:100 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 25:14-35. Abigailen aholkuari esker, Dabid erregeak ez zuen jende errugaberik hil.

    • 2Sm 20:15-22. Abel hiriko emakume jakintsu baten aholkuak hiri osoa salbatu zuen.

    • 2Er 5:1-14. Neskatxa israeldar baten aholkuari esker, gudari boteretsu batek bere lepra nola sendatu jakin zuen.

Zergatik ez ditugu entzun behar Jehoba edota bere Hitza errespetatzen ez dituztenen aholkuak?

Sl 1:1; Esa 4:14

Ikusi Lk 6:39 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Kr 10:13, 14. Saul erregeak, Jehobarengana aholku bila jo beharrean, medium espiritista batengana jo zuen eta Jehoba desobeditzeagatik hil zen.

    • 2Kr 22:2-5, 9. Akazias erregeak aholkulari txarrei entzutea erabaki zuen eta, ondorioz, hil egin zen.

    • Jb 21:7, 14-16. Jobek Jehoba errespetatzen ez zutenen pentsaera baztertu zuen.

Aholkuak ematea

Zergatik da hoberena entzun, datu guztiak izan eta bi alderdiei entzutea aholku bat eman baino lehen?

Esa 18:13, 17

Ikusi Esa 25:8 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 1:9-16. Eli apaiz nagusiak, datu guztiak izan baino lehen, Ana edanda zegoela pentsatu eta aholku gogorra eman zion emakume leial honi.

    • Mt 16:21-23. Pedro apostoluak Jesusi errieta egin zion eta, nahi gabe, Satanasi interesatzen zitzaion aholkua eman zion.

Zergatik egin behar diogu otoitz Jehobari gida eske aholku bat eman aurretik?

Sl 32:8; 73:23, 24; Esa 3:5, 6

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Ir 3:13-18. Moisesek Jehobari laguntza eskatu zion, israeldarren arazoak nola konpondu jakiteko.

    • 1Er 3:5-12. Salomon errege gazteak, bere buruan konfiatu ordez, Jehobari jakinduria eskatu zion. Horregatik, Jehobak bedeinkatu egin zuen.

Zergatik ziurtatu behar dugu gure aholkuak beti Biblian oinarrituta daudela?

Sl 119:24, 105; Esa 19:21; 2Tm 3:16, 17

Ikusi Dt 17:18-20 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Mt 4:1-11. Satanasen tentazioei erantzutean, Jesus ez zen bere jakindurian oinarritu, baizik eta Jainkoaren Hitzean oinarritu zen.

    • Jn 12:49, 50. Jesusek azaldu zuen berak irakasten zuena bere Aitak irakatsitakoa zela. Horrela, eredu bikaina jarri zigun.

Zergatik saiatu behar gara aholkuak lasai ematen eta, ahal denean, aholkuarekin batera arrazoiren batengatik zoriontzen?

Gal 6:1; Kol 3:12

Ikusi Is 9:6; 42:1-3; Mt 11:28, 29 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Kr 19:2, 3. Profeta baten bidez, Jehobak Josafat erregea zuzendu zuen. Hala ere, gero, egin zituen gauza onengatik zoriondu zuen.

    • Ap 2:1-4, 8, 9, 12-14, 18-20. Jesusek kongregazio batzuk zoriondu zituen, hauei aholkuak eman aurretik.

Demagun anaia edo arreba batek esaten digula, beste anaia edo arreba batek kalumniatu edo iruzur egin diola. Zergatik animatu beharko genuke anaia edo arreba horrekin bakarka hitz egitera?

Mt 18:15-17; Lk 17:3

Ikusi Lb 19:17 ere

Zergatik animatu behar dugu gaizki tratatu duten anaia edo arreba, errukia eta pazientzia izatera eta barkatzeko prest egotera?

Mt 18:21, 22; Mk 11:25; Lk 6:36; Efe 4:32; Kol 3:13

Ikusi Mt 6:14; 1Ko 6:1-8; 1Pe 3:8, 9 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Mt 18:23-35. Adibide bikain baten bidez, Jesusek barkatzea zein garrantzitsua den azaldu zuen.

Aholkuak ematean, zergatik mantendu behar gara Jehobaren arauetan tinko?

Sl 141:5; Esa 17:10; 2Ko 7:8-11

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 15:23-29. Samuel profeta ez zen Saul erregearengatik beldurtu eta aholkua eman zion.

    • 1Er 22:19-28. Mikeas profetak ez zuen Akab erregearen aurkako mezua aldatu, nahiz eta mehatxuak eta tratu txarrak jaso zituen.

Nola aholkatu dezakegu norbait espiritualki mindu gabe?

Heb 12:11-13

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Lk 22:31-34. Pedro apostoluak akatsak egin zituen. Hala ere, Jesus ziur zegoen horiek zuzenduko zituela eta Jehoba zerbitzatzen eta besteei laguntzen jarraituko zuela.

    • Flm 21. Filemonek Jainkoarengandik zetorren aholkua jarraituko zuela konfiatzen zuen Paulo apostoluak.

Aholkua emateko garaian, nola izan gaitezke atseginak arazoak dituztenekin edo gaizki sentitzen direnekin?

Kol 3:12; St 5:14-16; 1Pe 3:8

Nola erakutsi ahal diogu bekatu egin duenari Jehobarekin harreman ona berreskuratzen lagundu nahi diogula?

Gal 6:1; Efe 4:32

Nola erakutsi ahal diogu errespetua aholkua ematen diogun norbaiti, gizona edo emakumea den edo zein adina duen inporta gabe?

1Tm 5:1, 2

Zuzentzeko garaian, zergatik izan behar dira tinkoagoak adindunak Bibliako aholkuak behin eta berriz entzun nahi ez dituztenekin?

1Ko 5:9, 11, 13; 1Tm 5:20; Tit 3:10

Ikusi «Kanporatzea»