Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Animoa

Animoa

Zergatik da garrantzitsua elkar animatzea?

Is 35:3, 4; Kol 3:16; 1Ts 5:11; Heb 3:13

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Kr 32:2-8. Asiriarrak erasotzera etorri zirenean, Ezekias erregeak herriari hitz egin zion animatzeko asmoz.

    • Dn 10:2, 8-11, 18, 19. Aingeru batek Daniel profeta animatu eta indartu egin zuen, adinekoa zenean eta oso nekatuta sentitu zenean.

Zergatik espero du Jehobak adindunek besteei animoa ematea?

Is 32:1, 2; 1Pe 5:1-3

Ikusi Mt 11:28-30 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dt 3:28; 31:7, 8. Jehobak agindu bezala, Moises profetak bere ondorengoa izango zen Josue animatu eta indartu zuen.

    • Eg 11:22-26; 14:22. Pertsekuzio garaian, Paulo eta Bernabe apostoluek Antiokiako kristauak animatu zituzten.

Zergatik da beharrezkoa besteak bihotzez zoriontzea animatu nahi ditugunean?

Esa 31:28, 29; 1Ko 11:2

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Ep 11:37-40. Israelgo emakumeek Jefte epailearen alaba urtero-urtero bisitatzen zuten bere bizitza sakrifikatuarengatik zoriontzeko.

    • Ap 2:1-4. Jesusek Efesoko kristauak zuzendu zituen arren, ondo egiten ari zirena ere esan zien.

Nola animatu ditzakegu anai-arrebak?

Esa 15:23; Efe 4:29; Flp 1:13, 14; Kol 4:6; 1Ts 5:14

Ikusi 2Ko 7:13, 15, 16 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 23:16-18. Dabid garai zailak pasatzen ari zenean, bere laguna zen Jonatan bere bila joan zen animatzeko.

    • Jn 16:33. Jesusek bere jarraitzaileak bere eredua erabiliz animatu zituen eta beraiek ere garaile izan zitezkeela ziurtatu zien.

    • Eg 28:14-16. Paulo apostolua Erromarako bidean zegoen bere epaiketarako. Bera animatzeko bidaiatu zuten anai-arreba leialak ikusi zituenean, indarberritu egin zen.

Zergatik da ezinbestekoa jarrera negatiboa baztertzea eta besteak errespetatzen ditugula erakustea?

Flp 2:14-16; Jud 16-19

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Zen 11:10-15. Moises profeta asko desanimatu zen herriaren jarrera negatibo eta desobedientearengatik.

    • Zen 13:31, 32; 14:2-6. Hamar espioiek modu negatiboan hitz egin zutenez, jendea desanimatu zuten eta, handik gutxira, herria errebelatu egin zen.

Nola animatzen gaitu anai-arrebekin denbora pasatzeak?

Esa 27:17; Erm 1:11, 12; Heb 10:24, 25; 12:12

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Kr 20:1-19. Armada handi batek Juda mehatxatu zuenean, Josafat erregeak herriarekin batera egin zuen otoitz.

    • Eg 12:1-5, 12-17. Santiago apostolua hil zutenean eta Pedro apostolua kartzelan sartu zutenean, Jerusalemgo anai-arrebak elkartu egin ziren otoitz egiteko.

Nola laguntzen digu esperantzan pentsatzeak probei aurre egiten?

Eg 5:40, 41; Erm 8:35-39; 1Ko 4:11-13; 2Ko 4:16-18; 1Pe 1:6, 7

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 39:19-23; 40:1-8. Nahiz eta Jose merezi gabe kartzelan egon, leial izaten jarraitu zuen eta besteei laguntzeko prest egon zen.

    • 2Er 6:15-17. Eliseo profeta ez zen beldurtu armada handi bat bere aurka joan zenean eta otoitz egin zuen bere zerbitzaria ere ez beldurtzeko.

Bibliak animatu gaitzake

Zer promesten digu Jehobak?

Sl 55:22; 94:14; Erm 8:38, 39; 1Ko 10:13

Nola animatzen gaitu Jehobaren pazientzia eta errukian hausnartzeak?

Neh 9:17; Sl 103:13, 14; 2Pe 3:9, 15

Zer egin dezake Jehobak ahul sentitzen direnen alde?

Sl 46:1; Is 12:2; 40:29-31; Flp 4:13

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 1:10, 11, 17, 18. Ana triste eta atsekabeturik sentitu zenean, Jehobari otoitz egin zion eta Jehobak bakea izaten lagundu zion.

    • 1Er 19:1-19. Elias profeta desanimatu zenean, Jehobak laguntza praktikoa eman zion. Gainera, etorkizunerako esperantza emanez animatu eta kontsolatu zuen.

Zergatik animatzen gaituzte Bibliako promesek?

2Kr 15:7; Sl 27:13, 14; Heb 6:17-19; 12:2

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jb 14:1, 2, 7-9, 13-15. Momentu latzenean ere, berpizkundearen esperantzak Job animatu zuen.

    • Dn 12:13. Daniel profetak 100 urte inguru zituenean, aingeru batek animatu egin zuen etorkizuneko sariari buruz hitz eginez.

Zergatik animatzen gaitu Jehobari otoitz egiteak eta berarengan hausnartzeak?

Sl 18:6; 56:4, 11; Heb 13:6

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 30:1-9. Arazoak izan zituenean, Dabid erregeak Jehobarengana jo zuen eta indarberritu egin zen.

    • Lk 22:39-43. Probarik latzenean, Jesusek Jehobari laguntza erregutu zion eta Jehobak aingeru bat bidaliz animatu zuen.

Nola animatzen gaituzte berri onek eta zergatik da ona berri hauek besteekin komentatzea?

Esa 15:30; 25:25; Is 52:7

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Eg 15:2-4. Paulo eta Bernabe apostoluek bisitatu zituzten kongregazioak asko animatu zituzten.

    • 3Jn 1-4. Joan apostolua edadetua zela, asko animatu zen berari esker egia ikasi zuten anai-arrebak leial jarraitzen zutela jakitean.