Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Iraupena

Iraupena

Iraupena behar al dute Jehobaren zerbitzariek?

1Ko 13:4, 7; 1Tm 6:11; 2Pe 1:5, 6

Zergatik espero dugu batzuek gure predikazioari kasurik ez egitea edota honen aurka jartzea?

Mt 10:22; Jn 15:18, 19; 2Ko 6:4, 5

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Pe 2:5; Has 7:23; Mt 24:37-39. Noe predikatzen aritu zenean, jendeak ez zion kasurik egin. Bere familia eta bera bakarrik irten ziren bizirik uholdetik.

    • 2Tm 3:10-14. Paulo apostoluak bere iraupen eredua erabili zuen Timoteori irautera animatzeko.

Zergatik ez gaitu harritu behar familiaren oposizioa ere izatea?

Mt 10:22, 36-38; Lk 21:16-19

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 4:3-11; 1Jn 3:11, 12. Kain gaiztoa zenez, zintzoa zen bere anaia, Abel, hil egin zuen.

    • Has 37:5-8, 18-28. Josek bere anaiei Jehobaren ametsa kontatu zienean, putzu batera bota eta esklabu izateko saldu zuten.

Pertsekuzioa jasatean, zergatik ez gara heriotzaren beldur izan behar?

Mt 10:28; 2Tm 4:6, 7

Ikusi Ap 2:10 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dn 3:1-6, 13-18. Xadrak, Mexak eta Abed-Nego hiltzeko prest egon ziren, idolo bat ez adoratzeagatik.

    • Eg 5:27-29, 33, 40-42. Hilko zituztela esan arren, apostoluek predikatzen jarraitu zuten, iraupena erakutsiz.

Zerk lagunduko digu Jehobari leial mantentzen diziplina jaso arren?

Esa 3:11, 12; Heb 12:5-7

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Zen 20:9-12; Dt 3:23-28; 31:7, 8. Moises dezepzionaturik sentitu zen Jehobaren diziplina jasotzean. Hala ere, leial mantendu zen amaiera arte.

    • 2Er 20:12-18; 2Kr 32:24-26. Ezekias erregeak akats bat egin zuenean, Jehobaren profetak zuzendu egin zuen. Baina diziplina apaltasunez onartu eta Jehoba leialki zerbitzatzen jarraitu zuen.

Besteek Jehoba zerbitzatzeari uztean, zergatik jarri daiteke probapean gure iraupena?

Jr 1:16-19; Hab 1:2-4

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Sl 73:2-24. Gaiztoen bakea eta arrakasta ikusi zituenean, salmogileak zalantzan jarri zuen Jehobaren zerbitzuan irautearen balioa.

    • Jn 6:60-62, 66-68. Nahiz eta askok Jesus jarraitzeari utzi zioten, Pedro apostoluaren fedeak Jesusekin jarraitzera bultzatu zuen.

Zer laguntza ditugu irauteko?

Jehobaren ondoan mantentzea

Dt 30:19, 20; Erm 15:5, 6; 1Ko 10:13

Biblia irakurri eta honetan hausnartzea

Ekl [Koh] 7:12; Erm 15:4; Kol 1:10, 11; 2Pe 3:15-18

Jehobari maiz eta bihotzez otoitz egitea

Erm 12:12; Kol 4:2; 1Pe 4:7

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dn 6:4-11. Daniel profetak Jehobari otoitz egiten jarraitu zuen, nahiz eta horrek bere bizia arriskuan jarri.

    • Mt 26:36-46; Heb 5:7. Lurrean pasa zuen azken gauean, Jesusek bihotz-bihotzez egin zuen otoitz eta besteei berdina egiteko eskatu zien.

Bileretara erregularki joatea

Erm 1:11, 12; Heb 10:23-25

Jehobaren etorkizuneko promesetan arreta jartzea

Erm 8:25; 1Ts 1:3; Heb 11:6; 12:1, 2

Jehobari, anai-arrebei eta justiziari diogun maitasuna indartzea

Mt 6:33; 1Ko 13:4-7; 1Ts 3:12, 13; 1Jn 4:18, 19

Gure fedea indartzea

Efe 6:16; 1Jn 5:4; Jud 20, 21

Sufrimenduaren aurrean jarrera egokia izatea

Eg 5:40, 41; St 1:2-4; 1Pe 3:14; 4:14, 16

Zeintzuk dira leialki irautearen emaitza onak?

Jehoba ohoratzen dugu

Esa 27:11; Jn 15:7, 8; 1Pe 1:6, 7

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jb 1:6-12; 2:3-5. Satanasek salaketa hau bota zion Jehobari: pertsonak babesten zituela bera zerbitzatu zezaten. Jobek leial iraun behar izan zuen, Satanas oker zegoela frogatzeko.

    • Erm 5:19; 1Pe 1:20, 21. Adamek Jainkoa desobeditu zuen, baina Jesusek heriotza arte leial iraun zuen. Modu honetan, galdera honi erantzun zion: posible al da gizaki perfektu batek Jehobari leial irautea probarik zailenaren aurrean ere?

Anai-arrebak irautera animatzen ditugu

Flp 1:13, 14; St 5:10, 11

Predikazioan emaitza onak izaten laguntzen digu

Ekl [Koh] 11:6; Lk 8:15; 2Pe 1:5-8

Jehoba poztuko dugu eta saritu egingo gaitu

Mt 24:13; Lk 21:19; 1Ko 15:58; Heb 10:36

Ikusi Erm 2:6, 7; St 1:12 ere